Hasiera > gaurkotasuna, herrigintza, okupazioa > Alde zaharreko “103” etxea desalojatua…

Alde zaharreko “103” etxea desalojatua…

Gasteizkoak ez zaretenontzat kokapen txiki bat: etxe hau gure etxearen ondoan dago, eta duela urte batzuk Santa Maria Fundazioak (eliza katolikoa + Caja Vital + Udala) expropiatu zituen etxe horretako bizilagunak eta alboko etxeetakoak.

Era guztietako arrazoi urbanistiko, historiko eta arkitektonikoak aipatu ziren orduan, baina denborak erakutsi du fundazioak beretzat nahi zituela etxe eta orube horiek beren jardun eta etekinerako (gaur egun fundazioaren bulegoak daude, bai eta gazte katolikoen lokal bat eta beste etxe guztiak erabilerarik gabe eta barrutik suntsituak daude, okupatuak izan ez daitezen).

Duela 5 urte, etxeak alperrik eta hutsik zeudela ikusita, lagun batzuek okupatu zuten etxe hau bai eta “kutxitril” izeneko lokala ere. 5 urtez bizirik egon diren etxeek gaur adreiluz estalita ageri dituzte beren ate, balkoi eta leihoak. Penagarria da. Lehen auzokoak bagenituen, gazte jatorrak, eta orain erahil dituzten etxeak ditugu auzoko.

“103”ko etxekoek egin duten komunikatuan irakur daiteke Elenaren berri: expropiazioak heldu zirenean, onartu ez, eta bertan bizitzen segitzea erabaki zuten ama-alabak. Atzo poliziak bereziki oldarkor jardun ziren beraien kontra, duintasunez beteriko emakume hauen kontra, eta auzokook hainbeste maite ditugunak…

Zorterik onena opa diegu beraiei, bai eta San Franzisko 3ko okupazio berriari. Zuen okupazioek biziberritzen dute Gasteiz, teoria praktikara eramaten duzuelako, eskubideak eskuetan hartu… Animo neska-mutilak, maite zaituztegu!!!

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: