Hasiera > euskara/euskal kultura, gaurkotasuna > Bittor Kapanaga eta Iruñea Veleia

Bittor Kapanaga eta Iruñea Veleia

Bittor KapanagaBittor Kapanaga atzo, 2011ko Uztailaren 21ean, hil zen Otxandion 85 urte zituela. Bittorekin inoiz edo behin egon naiz eta Txipi lagunari esker, arratsalde batean berarekin luze solasteko aukera izan nuen. Bere lanetako bat ere ‘Euskera erro eta gara’ irakurtzeko aukera izan nuen. Euskara ederra darabil Bittorrek liburu horretan eta mamiari buruz, berriz, onerako eta txarrerako ‘Iruñea Veleia’ kasua dakarkit gogora.

Bittor oso gizon bitxia zen, bere bizitzaren nondik norako batzuk eman zizkidan arratsalde hartan eta oso harrituta geratu nintzen txikitatik erakutsitako kemen, idei-argitasun eta ausardiarekin. Nerabezarotik ibili zen bere burua hezitzen, ikasten, irakurtzen…  zeozer ikasi nahi zuen mutil txiroari sotana hartzea beste biderik uzten ez zutenean (neskei hori ere ez), bere kasa ibili zen ikasten. ‘Bagare’ kantaren egilea, (arabarrok asko maite gintuen bidenabar 😉 eta serioago jarrita Miel Barandiaranen laguna ere izan zen, besteak beste.

Euskara asko zekien, eta euskara leku askotatik eta aho askotatik hartu zuen, baserriz baserri ibili zen eta nik irakurritako liburu hori, bizitza oso batean bildutakoaren emaitza da.

Berriki lagun bati komentatu nion Euskal Filologiako aurreneko bi urteetan ilusioa nuela agian gero doktoretzan, ikerketan, ikasten…. jarraitzeko eta karreran aurrera egin ahala gogaitu nintzela eta azkenean ezertan ez nuela segi fakultatean.

Euskal Filologia saila, irakasle batzuen salbuespenak salbuespen, iruditu zitzaidan zurruna eta hertsia. Ez dut zalantzarik hor aritzen diren gehienek nahikoa ikasketa eta ikerketa egin dutela, ezagutza zabala dutela, merituak ere ugari, baina iruditzen zait idiak bezala dabiltzala, aurrera zer dagoen ikusi bai, baina hori besterik ez, alboetara ezin, ildo bat atzetik datorrena hartu eta zuzen aurrera segiarazten dute. Okerrena da alboetara begiratzea bera ere ezinezko bezain absurdu egiten zaiela.

Ez dago bereizterik alboetara dauden gauzen artean denak diren berdin eskas eta txar ala zeozer dagoen salbagarri edo gutxienez ideiaren bat erabilgarri. Eta jakina datozen ikasleak ere bakar-bakarrik atzetik datorren ildo horretan daukate lurra jorratzea, eta horrela ildoa luzatzen doa.

Horregatik Bittor Kapanagaren liburua irakurri nuenean, banekien fakultate hartan ezin niola galdetu jende askori, ea liburu horretan marrazten zen hipotesia eta botatzen ziren ideiak denak ziren txarrak ala batzuk posible ziren. Bittor Kapanaga ez zen fakultate horretan existitu, ezta existitzen ere.

Iruñea Veleiako aferan askori gustatuko litzaiguke harriz harri jakitea zein den benetako eta zein irruzurrezko, eta zergatik. Ehundaka harri horietatik zeintzuk dira gezurra, denak? 20 ala 45? Zein da duela milaka urte egindako bisontea eta zein sprayez egindako grafitti-a? Ostraka zaharra da eta idatzia berria? marrazkiak ere bai?

Bittor Kapanagaren lanetik zenbat da aprobetxagarri? 0? 11? 34?

Agur gizon egoskor bezain atsegin hori, adiorik ez Bittor!

  1. Xabi
    8:16 am uztaila 25, 2011

    Kaixo Ruben, “harriz harri jakitea zein den benetako eta zein irruzurrezko” nahi duzula diozu. Hector Igleiasen txostena irakurtzen baduzu argi geratzen da idazkun guzti guztiak izan daitezkeela egiazkoak, inolako zalantzarik gabe.

    Hemen iruzurra argi dago non dagoen: datazioak egin nahi ez izatean, eztabaida zientifikoa jarraitu nahi ez izatean, euskara historikoa ikertu nahi ez izatean. Hortxe dituzu iruzurrak.

    • 3:35 pm uztaila 25, 2011

      Aupa Xabi!
      eskerrik asko iruzkinagatik… iruzur galanta egin digute kontu guzti honekin bai: horrelako aztarnategi bat aurkitu eta behar bezalako ikerketarik egin gabe, hautsa pilatzen edukitzea… “dena da faltsua eta kitto!”
      Nik ez daukat esaterik zer bai, zer ez, ala dena bai… ez dakit nahikorik eta ez da nere arloa, horregatik eskatzen dut horretaz arduratu beharko liratekeenei (eta bestela kanpoko beste batzuei) azterketa zientifiko bat egitea, hainbat alderditik begiratuta (historia, arkeologia, epigrafia, hizkuntzalaritza…). Ez dut uste munduan leku asko egongo direnik, horrelakorik gerta daitekeenik, tamalgarria da.
      Eskerrak etsitzen ez dutenei!

  1. 3:52 pm uztaila 24, 2011
  2. 8:11 am uztaila 25, 2011

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: