Hasiera > literatur apunteak > barkatu paxientxi!

barkatu paxientxi!

The Innocent Eye Test

The Innocent Eye Test

pitakora kaierra: 2000ko abenduaren 12an

metropolitan museum-en gaude*

eztakit sekula erreparatu diezuen behi baten begiei; nik, behiren baten begiei erreparatzen diedanan, askotan daukat halako begitaziño bat, halako ideia bat, eta da ni edo zu edo gu, emagizakiok, begiratzen gaituztela asperrez bezala, gure presak, jolasak, ezinegonak… asperrez begiratzen dituztela, aspertu egiten ditugula. beraientzat bizitza askoz ere kontzeptu lasaiagoa, patsadatsuagoa, eramangarriagoa bailitzan, let it be, you know, marruma batzuk, hausnartu pixka bat, jan ta etzan… (azken aldian gutxi batzuk zoratu ditugun arren).

behin ikusi nuen behi bat 6 gizonen artean, gizon guztiak traje beltzez jantziak, bat izan ezik, bata txuriaz jantzita zegoena, zientzia gizona nonbait, eta besteak laguntzaile ‘mecenas’. beltzez jantzitako gizonetako batzuek ia argazkia ematen zuen margolan handi-mandi bati eusten zioten (gizon horien ia hiru halako, tamainu naturalean eginda zegoen), beste batek kendu berria zuten lonari eusten zion eta beste bat doktorearen ondoan zegoen, doktorea datuak apuntatzen ari zela, ezen behia desestaliriko margolanaren aurrean ezarria zuten, zuzen begiratzen, eta margolanean beste bi behi azaltzen ziren, bata etzanik eta bestea zutunik, gure behi (paxientxi bataiatuko dut) paxientxiri begira-begira, sooo!

6 begiotan elkar-ulermen begirada aspertu bera zegoen. margolaneko bi behiak ezin ziren mugitu, margolan batean zeudelako, baina paxientxik, handik gutxira, burua alde batera mugituko zuen eta gero makurtuko zuen museum horretako zorurantz, belar bila, eta etzuen aurkituko museumetan ez delako belarrezko zorurik egoten, eta museum berezi horretan barrena behi bat ekarriagatik ere, etzegoelako belarrezko zorurik.

zer apuntatu zuen zientzia gizonak? diruz laguntzen jarraitu al zuten traje beltzez jantzitako gizonek? korotzik bota al zuen paxientxik museum barruan?

uste dut ez beltzezko gizonek, ez doktoreak ezta 6 begi aspertu horiek ez dakitela zer den artea.

onerako edo txarrerako behiek ez dakite zer den artea (horregatik guganako begirada horiena).

txarrerako emagizaki batzuei ahaztu zaie zer den artea.

gogoetok Mark Tansey-ri esker ‘The innocent Eye Test’, 1981 (oil on canuas)

*2000ko Abenduan astebeteko bidai bat egin nuen lagun batekin New York-era (nik zortea bi aldiz izan nuen, berari telebistako bidaia tokatu zitzaiolako bi pertsonenatzat (eta neu izan bainintzen 2. pertsona hori)).

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: