Hasiera > gaurkotasuna, politika > Strauss-Khan: pitito gorridun txinpanze alfa

Strauss-Khan: pitito gorridun txinpanze alfa

Egia esateko, bera bortxatzen saiatu izanagatik salatu duen Tristane Banon frantses kazetariak ‘chimpanzé en rut’ erabili zuen Strauss-Khan NDF (Nazioarteko Diru Funtsa)-ko nagusi ohia deskribatzeko. Lizentzia poetikoa.

Egunotan hainbat lekutan irakurgai egon dira Strauss-Khan eta bere sexu-ibilerak -bai eta klase politiko frantses eta mendebaldarrarenak ere oro har-. Sexua eta boterea, boterearen erakarpena (sexuala barne), boteredunari men egitea… Strauss-Khan, Berlusconi, espaniar erregea, Clinton, Moshe Katsav (isrraeldar presidente ohia)…

Alfa arrak dena du bere menpeko eta bere pitito gorria aginte makil gisa erabiltzen du.

Bizitzaren paradoxak NDFren helburuetako batzuk “kooperazio ekonomiko globala suspertzea, lan tasak bultzatzea eta pobrezia murriztea” dira eta guri enpresaritza ikasten ari ginenean, NDF eta Munduko Bankua ia-ia karitaterako erakunde gisan aurkeztu zizkiguten: herrialde pobre batzuk daude munduan eta hau da guk beraiek laguntzeko eta garatu daitezen bultzatzeko sortu ditugun tresnak.

Ezin dut ba imajinatu Strauss-Khan munduan elkartasuna sustatzeko txinpanze gisa.

Oso egoki deritzot, ordea, orain arte Nazioarteko Diru Funtsak egin dituenak egiten jarraitzeko eta agian etekin hobeak ateratzeko: geuk pobretutako herrialdeen pobrezia betikotu, Europako eta AEBetako korporazioei lagundu dieten diktadurak babestu, demokrazia, giza eskubideak edo lan-eskubideak kontuan ez hartu, gastu sozialaren kontra jardun, eta horren truke urteko 500.000 dolarreko soldata kobratu eta frantses estatuko lehendakari izateko plataforma egoki bat lortu. Izan ere edozein frantses txinpanze alfak Eliseoa du amets.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: