Hasiera > politika > Gatazketarako patrika-hiztegia

Gatazketarako patrika-hiztegia

war journalism

Herrialde arabiarretan azken aldian, edo Palestinan, Kolonbian, Euskal Herrian, etab. aspalditxo. Gatazka gertatzen denean, horren aurrean informatu behar izaten da eta ekintzez gain ekintzaileak ere goretsi, gutxietsi eta gaitzetsi daitezke, bai eta estali ere eta ezer pasatu ez balitz bezala jokatu.

Ez da berdina gerrilla edo talde terrorista izatea; erresistentziari edo askapen borroka bati lotzea, iraultzailea, militantea izatea eta fundamentalista edo narko-terrorista edo mafiosoa izatea; tirania baten kontra altxatzea eta demokrazia baten kontra egitea, errebeldea edo matxinoa izatea eta mertzenarioa izatea…

Gadafi, lehenago beste hainbat bezala, lehen zen Libiako presidentea, eta horrela definitzen zuen kazetari horrek berak, gaur egun tirano, despota edo diktadore hitzak erabiliko dizkizu (jakina Juan Carlos, Zapatero, Sarkozy, etab. ez baitira dikatodereekin biltzen eta hartu-eman politiko eta ekonomikoak sustatzen). Gadafi bezain zikinduta dauden bere lagunetako batzuk egun erresistentziaren parte dira. Ezberdintasuna? taldea aldatzearen saria.

Gatazka batean aktore bakoitzak zergatik eta zer baliabideekin borrokatzen duen aztertzean dago koxketako bat:

  • Estatuak demokrazia itxura du? Demokrazia itxurarik balu, giza-eskubideak errespetatu eta babesten ditu (etxean eta kanpoan) edo bere ohiko jokabidea bestelakoa da?
  • Estatuaren kontra altxazen direnak militarrak dira, zibilak, erlijio-buruak?
  • Gatazkan ari diren aktoreek diru-sari handi samarrik irabazten dute beren jardunagatik? nondik jasotzen du dirua aktore bakoitzak? zer interes babesten du?

Bestalde badirudi ezin dela gatazka baten berri eman onak eta txarrak nortzuk diren bereizketa egin gabe.
Altxatzen den oro ez da on, baina lehendakari aseptiko batez aurkezten dizkiguten gehienak demokratatik oso gutxi dute. Hangoek eta hemengoek.

Oharrak:
Hitz hauen erabilera objetiborik ez dago. Hedabide/kazetari/pertsona bakoitzak zein/nola/non erabiltzen duen bakoitza erreparatu eta bere gatazkarekiko jarrera antzemango duzu berehala. Soldata nondik jasotzen duen, alegia.

Mailak:politika Etiketak: , , ,
  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: