Hasiera > politika > españññari egurra!

españññari egurra!

(GAUR8rako idatzia militante internazionalisten sarekadaren lehen urteurrenean)

Argi eta garbi. Xinple bezain tinko.

Joan den asteazkenean urtebete pasa da 12 euskaldun internazionalistaren kontrako sarekada hasi zenetik. Gure herrian hain ohikoa den ekintza-katea berriz ere: espaniar polizi politikoak gu jomugan jarri, inperioaren hedabideetara ‘informazioa’ banatu, ondoren gure kontrako intoxikazio mediatiakoa eta kriminalizazio etengabea eta azkenik gau batean poliziak eta kazetari morroiak etxera etorri. Albistea gerra-garaipen gisan saldu eta batzuk kartzeletara hainbat denborarako. Gero epaiketa etorriko da eta zain… Urteak pasatu ohi dira horrelakoetan. Eta esan behar da, hala ere, gu ez gintuztela torturatu. Doakiela gure besarkadarik beroena trantze horretatik pasarazi dituztenei.

Orain, ordea, gure txanda da, etxean eta kanpoan babes-kanpaina zabaldu eta espaniar estatuaren estolderia, zulo zikin eta ustelkeria guztia begi-bistan uztea da gure helburua. Seguru gaude etxean beste behin ere elkartasunik ez dela faltako eta seguru gaude kanpotik ere elkartasun internazionalistarik ez zaigula faltako.

Izan dadila gure auzia Españaren desegiterako beste urrats bat. Gure herriarekin munduko hainbat herritarrek erakusten duten elkartasuna itzultzeko modurik onena horixe da: inperio zahar, herdoildu eta kirastun hori botatzea edo gutxienez ahulago uztea. España eta bere moduko estatu eta trasnazional inperialistak gizon-emakume libreez osatutako herrion mundu baterako oztopo nagusiak dira.

Gure herriaren independentzia da beste herriekin elkartzeko giltza eta sozialismoa bidea, batu gaitezen maputxeak, kolonbiarrak, kubatarrak, palestinarrak, kurduarrak, sahararrak, katalanak, galiziarrak, irlandarrak, euskaldunok… utopia da bai, baina behar-beharrezkoa!

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: