Hasiera > gaurkotasuna, gora herriak!, politika > Barkatu Libia (GAUR8-rako kolaborazioa)

Barkatu Libia (GAUR8-rako kolaborazioa)

Guk, mendabaldeko herritar zibilizatuok, sofan jarrita ikusi dugu zure gatazka. Informazio ona daukagu: telebista, internet-a, adituak… Hainbat informazio talde ere, ‘alderatu’ ahal izateko… Eta zure kasuan, Libia, kalera ez ateratzea erabaki genuen. Hainbat hilabetez luzatu da zure gatazka, urteak ere izan zitezkeen… guri bost! Gure sofak edozeri eusteko gai dira. Milaka hil zaretela? Miloika ere hil zintezketen!

Batek esango du: eta zergatik atera behar genuen kalera edo guda hori geldiarazteko eskatu? Tira, elkartasuna, enpatia, humanismoa, etab. aipatu litezke, baina kasu honetan NATO-k esku hartze zuzena izan duenez gero, bada gu euskaldunok, gehienon gogoz kontra bada ere, espaniar eta frantses estatuen bidez, guda horretako parte hartzaile bilakatu gaituzte. Egia da NATOko gerlari bipilek ez dutela arriskurik hartu, hil, ordea, gogotik hil dute: zibil arruntak, zibil gadafistak, Gadaffiren kontrakoak eta azkenean Muamar Gaddafi bera eta Mutassim bere semea. (bidenabar internet-en ikusgai dagoen bideoetako batean latinoamerikako gaztelaniaz mintzatzen direnak entzun daitezke…).

NATO-k lagundutako errebeldeek (haietako batzuk Gaddafiren ministroak, militarrak, laguntzaileak etab. izandakoak) bizirik harrapatu eta ondoren hil zituzten biak… Irudiak gogorrak izan dira eta gainera 5 egunez edonoren ikusgai egon dira gorpuak. Nazkagarria izan da. Baina gure sofak edozeri eusten dio.

Biak hiltzea momentuko sukarraldia izan zen ala aurrez hartutako erabakia? (“Dejad que lo fusilen” entzuten da).

Gaddafi Berlusconi, Sarkozy, Aznar, Zapatero edota Obamaren laguna, edo gutxienez sozioa izanda, bera harraparazi duten batzuk ere Gaddafiren krimenen egile izanda… Nork nahiko lituzke entzun epaitegi baten aurrean berak esango lituzkeenak?

Ez, ez dut sartu nahi Gaddafiren figuraren gaineko eztabaida antzu batean. Nik hauxe dakit, ordea: NATO-k ez du operazio humanitariorik egin, milaka lagun hil dituzte berriz ere, eta mendebalde ‘zibilizatutako’-ko estatuek ere soilik negozioak egiteko sartzen dute muturra holako gatazketan, (ez bada beraiek pizten dituztela).
Beti berdin gabiltza holakoetan, ea noraino zen agintari txarra edo jatorra, herrialdearen per capita errenta zenbatekoa zen, hezkuntza, osasuna… Baina ez zuten Madril bonbardeatu Francoren garaian, ez Israel Nakbaren ondoren, ez Chile Pinochetek dikatadura ezarri zuenean. Zurion inperialismo zuria. Nazka.

Barkatu Libia.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: