Hasiera > gora herriak!, politika > Gorpuak garaikur (#info7 rako)

Gorpuak garaikur (#info7 rako)

info7-ko audioa entzun: gorpuak garaikur

Ez da gauza berria inperioek beren gerra loriatsuen garaikur gisa etsaien gorpuak eta gorpuzkinak erakustea. Gertatzen dena da, gu XXI. mendeko mendebaltar zibilizatu-kulturadun-orekatuok uste dugula menderatzen gaituzten gaurko inperioak ez direla hain basatiak, benetan saiatzen direla demokrazia eta giza-eskubideak babesten eta bla, bla, bla…

Jakina, pentsaezina da gaur egun lehen gertatzen zirenak gertatzea. Adibidez, espainolek Tupac Katari errebeldea torturatu eta hil zuten gaur egungo Bolivia-n eta bere gorpua lau zatitan egin zuten eta gorpuzkin bakoitza punta batean erakusgarri jarri zuten. Erromatar inperioak milaka esklabo jarri zituen bide bazterrean Espartakoren matxinada zapaldu ondoren. Ezagunak dira tortura eta gehigikeria frantsesak Arjelian, belgikatarrenak Kongon, holandarrenak Indonesian, yankeenak Vietnamen, ingelesenak Irlandan… gutxi batzuk aipatzearren.

Beste herri bat kolonizatzeko konkistatzaileak beti dira zibilizatuago, kulturadunago, garatuago, eta konkistatuak, bestalde, fede-gabeko, hezkuntza-gabeko edo matxista… Horrek zilegitasuna ematen dio konkistari. Matxinoak beti barbaroak izan dira hala Palestinan, nola Euskal Herrian.

Etsaien gorpuak erakusteko zaletasun hori oso aspaldikoa da bai, baina zertan aldatu dira gauzak Espartakoren garaiko esklabuen edo Tupac Katariren gorpuak erakustetik Alfonso Cano, Gadafi, Bin Laden-en gorpuak erakustera?

Ez al da bitxia zibilizatuagoa denak erakusten duen gorpu eta gorpuzkin zaletasun hori? Arrazoia zera da, berarentzat gerraren atzean negozio bat dago, ustelkeria dario bere jardunari, mertzenarioa da, aldiz, gerra egitera behartua den barbaroak ez ohi du hildakoa horrela mespretxatzen, berarentzat da gerraren laztasun gehiena.

Lagun rugbilari batek zioen futbola zerriek jokatzen duten nobleentzako kirola dela eta aldiz errugbia pertsona nobleek jokatzen duten zerrientzako kirola. Gerran ere nobleak izaten dira barbaroenak, eta barbaroak nobleenak.

Agur eta ohore eroritako errebeldeei.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: