Hasiera > bertsoak, herrigintza, politika > #amaiur-en gainean bertsotan

#amaiur-en gainean bertsotan

Atzo Europa gizartetxean amaiurreko Gasteizko ekitaldi nagusia izan zen eta Andere Arriolabengoak eta biok ondorengo bertsoak kantatu genituen:

-Juana Bixenta Olabe audioa-Xabier Lete. Bertsoen barnean txandakatuz joan ginen (morez Andere, urdinez neu eta beltzez biok batera).
*Oso polita eta zorionak Jonmiri!
(argazki galeria)

bideoa ikusteko ‘segi irakurtzen’

GERRA ZIBILA IZAN ZENEAN,

ZUBI BAT ZEN HEMEN URAN GAINEAN…

OTSO BELTZAK EZTIK BESTE NAHIRIK

EZ BATASUNIK TA EZ ZUBIRIK

ILARGIPEAN,

HAIN HURBIL ETA HAIN APARTEAN…

SAIA GAITEZEN BION ARTEAN

GALDU DITUGU HAINBAT BATAILA,

GURE ERRONKA BAIT DA OSO ZAILA.

BAINA HALERE BETI ALTXATU GARA,

BIZI DA HERRIA BIZI EUSKARA

AIZU MUTILA!

ESAN DAIGUN ARTXILA MORTXILA…

ETA ZUBIA ALTXA DADILA!

ATURRIN HASI TA EBRORAINO

AZPIAN SASIA GOIAN BI LAINO,

AURRERA GOAZ HERRI BAT GARA,

GU GUZTIOK TAUPADAZ TAUPADA…

HELDU ESKUTIK!

PASATU GAITEZELA ZUBITIK!

ASKATASUNA DUGU AURRETIK!

GURE GOGOA IRAGANERA,

GALERAZ GALERA GARAIPENERA,

GERNIKA, OTXANDIO, ORREAGA

GASTEIZ, NOIAN ETA BERGARARA…

GAUARI AGUR!

IRAGANA TA GEROA ZIUR:

LOTZEKO ONA DUGU AMAIUR

EUSKARAZ MINTZO ZAIGUN HERRIA

LANGILE ETA GAZTEEN GORRIA

AMA LURRAREN HORI BERDEA

EMAKUMEON ZAPI MOREA

AMETSAK AMETS,

NAHIZ ETA IZAN DITUGUN ZURI-BELTZ

KOLORETAKOAK BIHURTU BAIETZ

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: