Hasiera > gora herriak!, politika > Garapen jasangarria, umore beltza

Garapen jasangarria, umore beltza

*GAUR8rako kolaborazioa

Garapen jasangarria gure zibilizaziotik (mendebaldeko herrialde kapitalistetatik, alegia) sortutako kontzeptua da. Utopia bat? Tira utopiatzat hartzeko bere aldeko borroka bat egin beharko litzateke. Ez du hainbesterako ematen, ala?

Gobernuek, industriek, azokek, unibertsitateek, ezkerrak, eskuinak… denek hartzen dugu hizpide eta slogan.

Gure zibilizazioak garatutako garapena, ordea, inoiz ez da izan jasangarria, are gutxiago orain. Kapitalismoa bera bezain umore beltzekoa da guk pobretutako herrialdeak ‘garapen bidean’ dauden herriak izendatzea eta mixerian uzten ditugunak ‘gutxi garatutako’ herriak.

Baina gure garapena hain da jasanezina, hain da eskuraezina, ezen ez ‘garapen bidean’ daudenak ez ‘gutxi garatuta’ daudenak ere ezin direla gure garapenera etorri, beste planeta batzuk beharko genituzke horretarako.

Aztarna ekologikoaren datuei begiratzea besterik ez dago: munduko herrien arteko desorekak konpondu litezke Bangladesh edo Pakistanen 0,77ko marka Arabiar Emirato Batuen edo Qatar-en 10tik gorakora ekarrita? Haitiren 0.68 igoko dugu espaniar estatuaren 5,42ra? EEBBren 8ra? Frantses estatuaren 5.01era? Palestinar autoritatearen menpeko lurraldearen 0.74 Israel estatuaren menpeko lurraren 4,82ra?

Egindako kalkuluek zera diote, bataz beste 1,8 hektarea biztanleko dagokigula. Beraz, garapen kapitalista… garapen jasangarria? Eta Iberdrolaren energia… berdea, eta ejerzitoek giza operazioak egiten dituzte, eta bankuek gizarte ekimenak bultzatzen dituzte… zurion umore beltza.

Nik nahiago dut ‘suntsipen jasangarria’ kontzeptua: nola gelditzen dugun modu ordenatu eta jasangarri batean daramagun (garamatzan?) makina zoro hau ‘kontsumidorei’ bihotzekoa eman gabe?

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. 2:29 pm azaroa 28, 2011

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: