Hasiera > gora herriak!, politika > Suntsipen jasangarria

Suntsipen jasangarria

Gaur GAUR8rako ‘garapen jasangarria: umore beltza‘ zutabea argiataratu dudalarik, oroitu naiz  info7-rako egin nuen beste honetaz, kapitalismoa urratsez urrats botatzeko prozesua.

Espetxean dagoen lagun bati entzun nion aurrenekoz nik, ‘suntsipen jasangarria’ kontzeptua: kapitalismoaren basakaeriak sortu duen eraikuntza ustela urratsez urrats botatzeko prozesua, alegia.
Izan ere, azken aldian krisia gure herrian aberastasuna gaizki banatuta dagoela ageriago uzten ari da, eta gainera krisiari konponbidea emateko formula guztiek ere denominadore komun bat daukate: herritar arruntari kendu eta aberatsa ez ikutu: diru laguntza sozialak jasotzen dituztenak lapurrak izateko susmagarriak dira eta neurriak ere hartu dituzte beraien kontra, baina entrepresen iruzur fiskalak hortxe dirau; herritarrak kredituak ordaintzeko larri dabiltza, baina laguntzak ez dira beraientzat, bankuentzat baizik; zerga zuzenak eta oinarrizko gaien prezioa gora eta boteretsuenen poltsa gero eta beteago.

Hala ere, Euskal Herrian indarrean dagoen kapitalismoa nonbaiten bada jasanezina, Euskal Herritik kanpoan da. Euskal Herrian beste kontsumituko balitz herri guztietan 3 mundu beharko ziren. Nola da posible?

Bada Iberdrola, BBVA, MCC, Gas Natural, Repsol, Euskaltel, Suez, Vivendi, etab. kanpoan lau sosen truke eskuratzen (zakuratzen) dituztelako elektrizitatea, gasa, ura, petrolioa, sakeleko telefonoak egiteko koltana… (Langileen esplotazioan sartu gabe). BBVAk adibidez Abya-Yala osoan erosi ditu tokian tokiko banku pila bat. BBKko lehengo buruak, Javier de Iralak, Iberiako nagusia zenean Venezolana Internacional de Aviación erosi zuen: gaur egun Venezuelak eskatu du bere burua iruzurra leporatuta, (venezuelar konpainia Iberiaren mesedetan kiebrara eraman zuelako). Eta Vivendik ura, biziaren oinarria, pribatizatu du Latinoamerika Abya-Yalako hainbat herritan.

Suntsipen jasangarria aipatu dut hasieran. Modu bakarra daukagu beste herriekin elkartasunean eta ez medekotasunean oinarritzen diren harremanak eraikitzeko: sozialismoan aurrera pausuak ematea eta gure herrian aberastasuna, lurra eta rekursoak berdintasunez eta zentzuz banatzea eta esplotatzea. Modu horretan ez genuke dagokiguna baino 3 aldiz gehiago kontsumituko.

Nazio eraikuntza aipatzen dugu beti, baina berau egin ahal izateko, suntsipen jasangarria ere apurka-apurka egin beharko da: herriari zer eta zergatik egin beharko litzatekeen ondo azalduz, izan ere herriak berak bultzatu beharko du prozesua.

Abestiak dioen bezala: hik tira gogor hortikan ta tira nik hemendikan, usteltzen hasia dagota laster eroriko da!

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: