Hasiera > gora herriak!, politika > Oraindik ez gara afrikarrak (GAUR8rako zutabea)

Oraindik ez gara afrikarrak (GAUR8rako zutabea)

Baina nozitu ditzakegu afrikarrek gizon zuriak heldu zirenetik pairatu behar izan dituzten gehiegikerietako batzuk, txikienak hala ere, izan ere, oraindik ez gara afrikarrak.

Afrikar gaixoei Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa sortu zirenetik (beren herrialdetatik kanporatu zituzten gizon zuri kolonizatzaile berberen eskutan zeudenak eta daudenak) esan diete:

-‘Nahi duzu nik dirua ematea? Oso ongi, bada bete beharko dituzu baldintza hauek (lasai zure ekonomia suspertu eta garatzeko dira):

  • Ireki itzazu zure herrialdearen ateak (aurrekoak eta atzekoak), kanpoko enpresek zure baliabideak (nekazaritza, mineralak, erregaiak, diamanteak…) ahalik eta ondoen ustiatu ditzaten.
  • Murriztu mesedez gastua, badakit gaixotasunak, hezkuntza sistema eskasa eta azpiegituren erdiak hondaturik dituzula, baina zorra kitatu behar duzu, ezen zorra kitatu ezean ez baitago sosik.’

Espaniar estatuan egotera derrigortzen gaituzten euskaldunok ikusten dugu nola ‘merkatua’ (hau da, gizon zurienen finantzia botere batzuk) edota frantses eta alemaniar estatuak ari diren esaten zer/nolako ekonomia neurriak hartu behar diren, non egin murrizketak eta zorrak nori eta nola ordaindu behar zaizkion.

Herritarron eskubide eta ongizatearen gainetik dago botere ekonomiko/politiko horien diru-egarria eta gainera mehatxuka ari zaizkigu etengabe: ‘edo hau honela onartzen duzue edo zuenak egin du!’.

Guk geure eurozentrismo itsutik afrikar tuntunei esandakoek ez digute orain guri balio: ‘ez onartu txantai horiek, zuen politiko ustel eta herri-saltzaileen kontra egin, matxinatu…’. Espaniar estatuan eduki duten erantzuna 15M izan da. Ongi, baina Greziako borroketatik urrun xamar.

Baina, tira, lasai, oraindik ez gara afrikarrak, ez gaituzte miloika hil, ez gaituzte pozoindu, gaixotu, eta goseak akabatu.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: