Hasiera > gora herriak! > Mobil berria daukat!

Mobil berria daukat!

urtarrila 23, 2012 Utzi iruzkina Go to comments

GAUR8rako kolaborazioa

Aurrekoan jaso nuen ‘nire’ konpainiaren SMSa (edo hobeki esanda: konpainia horrek bere bezeroa naizen honi bidali zion kontratua luzatzeko amua): ditudan puntu pilarekin terminal berria eskaintzen didate ‘debalde’. Terminal erakargarria: pantaila handia, zerbitzurik berrienak, interneterako aproposa, kamara ona…

Ez pentsa, ez naiz azken teknologien zale porrokatu horietakoa, ez naiz joaten dendara ‘Sagarra’-ren azken asmakizuna erosteko, sare sozialetan nahiko berantiarra izan naiz, bluetooth-a behin edo bitan erabili dut… baina ez diot muzin egin ordenagailu eramangarri txiki bat erosteari edo mobilean interneta jartzeari.

Hain zuzen, interneten jo nuen bart nolako terminala zen ikustera. Eta hori egiteaz batera koltana etorri zitzaidan burura. Beraz, firefox-eko fitxen artean mobilen eskaintzak nituen eta ondoan koltanaren gaineko testuak eta bideoak. Marrazki bizidunetako aingerutxoa eta deabrutxoa nor baino nor nire firefox-ean.

Aingerutxo onak eraso: ‘nire’ konpainiak erosi dio terminala telefonoak ekoizten dituen enpresari, eta enpresa honek erosi dituen osagaien artean koltana dago. Koltanaren erreserben %80 Kongon dago.

Wikipediaren arabera Kongoko gudan 5,5 miloi lagun hil dira, II. Munduko Gudaz geroztik kopururik altuena. Guda horretan zuzenean lotuta daude Mendebaldeko hainbat herrialde, talde armatuak diruz eta armez laguntzen dituztenak mertzenario gisa.

Telefono konpainiak ez daude prest ‘odolezko telefonorik’ ez saltzeko eta bezerook ere ez gaude prest -bakoitza bere maiztasunaren arabera- telefono, ordenagailu eramangarri, ipad etab. erosteari uzteko.

Odolezko teknologia horrek, gainera, amildegi bat eragiten du herrialde aberastu eta txirotutakoen artean, ‘paria’ horiek oihan kapitalista lehiakorrerako areago kaltetuz.

Eta azkenik guda eta mixeriatik ihesi datozenekin gero eta arrazistago eta berekoiago gara, izan ere, guri krisiak langabezi altuagoa eta eskubide sozialen murrizketa handia utzi digu… eta doazela beren herrira!

Deabrutxo gaiztoak kalkulatuarazi dit mobila aldatzea bi-hiru hilabete barru tokatzen zaidala.

Benetan gizarte higuingarrian bizi gara, nor baino nor soraioago.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: