Hasiera > hedabideak > And the winner is…

And the winner is…

info7 irratirako kolaborazioa

yes, yes, yes jaun-andreok boto askoren aldea egon ez bada ere, Winston Lucky Strike Floridako primarietan nagusitu da, Titi party-ren babesari esker. Sorpresa halare Camel Marlborok eman du, izan ere, bere adinean eta besteen aldean kanpaina merkeagoa egin badu ere, hortxe dago zaharra, izan ere, asko daki zaharrak, erakutsi beharrak…

Hurrengo astean Mitxiganen izango dira bozketak, han espero da patatak chips izango dela nagusi, baina azkenean dena jokatuko da Idaho estatu txikian, lehia estua espero da, eta badakizue hango euskaldunak, tradizionalki errepublikarrak direla, kontserbadoreak, jainkoa eta lagi zaharrekoak han ere, munduaren gidaritza, beraz, euskaldun batzuek erabaki dezakete!

Azken urteetan hanburgesak bezala sartzen ari zaizkigu, ez yankeen hauteskundeak bakarrik, baizik eta urtebete pasatxo irauten duten presidentearen kontrako hautagaia aukeratzeko super hauteskunde primariak, beren super monday, super thursday eta super wednesdayrekin.

Badakizue zeinek ozenago eta kirats handiagoko bota puzkerra, huraxe nagusi, eta yankeelandian botatzen dituzte puzkerrik onenak. Gero prozedura jakina da: kaka nora, euliak hara; eta munduko hedabide guztiei esker, munduko bazter guztietan daukagu supermonday bat, tokian tokiko astelehena pasatzeko.

Laster Tolosako apustu-taberna famatuan yankeen hauteskundetan jokatuko dugu baserria.

Tamalez, hainbeste supermondeyrekin nazioarterako denbora murriztu da albistegi eta paperetan, baina tira munduan… zaharrak berri: Kurdistanen sarraski bat, Sirian inork garbi ez daukan ekintza armatu bat, Palestinan kolonia berri bat, Wall Mapun sute bat… Euskal Herrirako denbora ere mugatua geratu zaigu super thursday baten ondorioz, baina hemen ere zaharrak berri, Fraga ohean hil zen, Ekaitz Samaniego gazte bertsolaria atxilo eraman zuten, Aiaraldeko gazte batzuk epaituak izan dira ez-entzutegi espainolean. Bestalde, PP eta PNVren Kutxabank hasi da lehen iragarkiak botatzen telebistan…

Ez dio inporta, super-super-super monday bat izango dugu hurrengo astelehenean ere! Good morning!

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: