Hasiera > gora herriak!, herrigintza, politika > Euskal Herriaren Lagunak eta Utopia

Euskal Herriaren Lagunak eta Utopia

Iazko testua bada ere, gaurkotasunik ez du galdu, GAUR8-rako idatzi nuen eta Jose Angel Oriaren artikulu honekin batera agertu zen.

Inoiz edo behin behar izaten dut hango edo hemengo utopiaren borrokalari baten biografiatxo bat irakurri edo bideo bat ikusi… Indarrez betetzen naute, pilak kargatzen zaizkit eta lanari ekiteko oso baliogarriak zaizkit, eta inportanteena: gogorarazten didate utopiaren alde ari garela borrokan. (Beste aukera bat dut barruan dagoen lagunen baten gutuna jasotzea, adibidez, eta gaur bi heldu zaizkit niri).
GAUR8ren ale honetan Euskal Herriak dituen lagun batzuen lekukotasunak agertzen zaizkigu eta 30 herritan egindako azken ekimenaren argazkiak ere. Ziur gure lagunek oraindik ere bat baino gehiago harrituko dutena, maiz pentsatu izan baitugu euskaldunak bakartuta gaudela, lagun askorik gabe munduan… Denok daukagu zilbor polita.

Eta hara hor hamarnaka lekutan ehundaka lagun euskal preso politikoen argazkiei harrotasunez eutsiz. Badakizue zergatik?
Bada utopikoak mundu osoan barreiatuta gabiltzalako eta elkar lotzen gaituen elkartasun sentimendu bat dugulako. Izen teknikoa internazionalismoa da.

Munduko utopiko askok miresten dute herri honetan errepresioari nola egiten zaion aurre, sinesten dute gure herri proiektuan, gure nazioaren eraikuntzan. Itxaropen bat gara sozialismoan eta herrion mundu batean sinesten dutenenentzat, guretzat beste herri borrokalari asko itxaropen bat diren bezala.
Munduak behar du Euskal Herriaren kolorea: euskararena, emakume konpromisodunarena, ama-lurrarena, elkartasunarena, justiziarena, berdintasunarena.

Ez izan dudarik: herri honek utopiaren alde borroka egiten duen bitartean, lagunik ez zaigu faltako, eta ba al da gure ametsak errealitate bihurtzeko utopiarena ez den beste biderik?
Gogoan dut euskal xorgin hura, gizon zahar harengan hezurmamiturik, milaka lagunen aurrean… ‘Zuek utopikoek ekarriko duzue Euskal Herrira askatasunaaaaaaaa!’

Euskal Herriaren Lagunak herri honetako utopikoen lagunak dira.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: