Hasiera > literatur apunteak > Bizitzaren misterio handi hori

Bizitzaren misterio handi hori

Umetan, torre altu batean bakarrik nengoenean,

leihotik begira, oharkabean,

nire ama eta arreba ikusi nituen beste mutiko batekin,

beste etxe batera bidean, eta negarrez hasi nintzen.

maitasunaren lehenengo kolpea uste nuen hori,

bizitzaren misterio handi hori,

mutiko hura etxera laguntzea besterik ez zen.

 

zurekin maitemindu nintzenean,

uste nuen, “beti bezala”

nire maitasunak ez zidala

muxurik bueltan ekarriko,

zuk mutila zenuen,

eta mozkortu nintzen,

baina gauaren iluntasunean, oharkabean,

heldu zenidan eskutik,

torre altu hartako ume txikia lez eraman ninduzun,

eta ilargipean nire bizitzako lehen muxua

eman zenidan.

bizitzaren misterio handi hori argitu zitzaidan,

gauak iraun zuen bitartean, izan ere, egun argiz…

mutila zenuen.

 

ondoren zuri, zuri eta zuri,

ez nintzen ausartu muxu ematera,

eta batez ere zuri,

kez beteriko taberna zulo ilun hartan,

hainbeste begiraden artean,

hain irribarre politta eskaini zenidan horri,

nik berdin egin nizun irri,

eta gure ixilpeko irribarreek hainbeste ikara sortu zuten,

ezen nire ondoko laguna ere asaldatu baitzen

eta ni lotsatu…

begiratu al nizun berriz?

bizitzaren misterio handi hori…

nongoa ote zara? non ote zaude orain?

non geratu da elkarri eman ez genion muxua?

 

zu, zu eta zu, batez ere zu,

bai maite izan zaituztet,

benetan maite?

bai benetan maite!

zuk eta biok ume ederrak ere ekarri ditugu,

(zurekin eta zurekin ere ekarri genitzakeen),

zergatik utzi dugu batzutan,

bizitzaren misterio handi hori,

oharkabean kamusten?

 

orain zaharra naiz,

eta nire oroitzapen on eta txarrekin

egiten dut irribarre eta negar,

ez diet gazteagoei itxaron nazaten eskatzen.

oraingoak gero eta arrotzago zaizkit,

gertu-gertukoak ere,

atzo alaba ez nuen ezagutu,

bizitzaren misterio handi hori,

nor zara zu? eskua luzatzen didazun hori.

bizitzaren misterio handi hori

bai, a bai! ama zara, eta dabid, ainhoa, aita, arreba, itziar, maria, zuriñe,

iluntasuneko irribarrea…

heldu eskutik bai, banoa zurekin.

Mailak:literatur apunteak Etiketak: ,
  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: