Hasiera > gora herriak!, politika > Katalanak euskaldunok baino lehen ;-)

Katalanak euskaldunok baino lehen ;-)

Info7-rako kolaborazioa (katalanak_audioa)

Aitortzen dut: ni ere, Catalunyari euskal-zilborkeriaz begiratu izan dion horietakoa naiz. Ez, ez dut katalan herriaren borroka inoiz gutxietsi, ez eta beraien askapen borrokarekiko gaizki hitz egin ere, baina egia da euskal mendietako talaiatik begira, ez dudala jakinmin asekaitzez jarraitu katalan herriaren koiuntura eta mugimendu politikoak. Mea culpa!

Hala ere, zorionez auzoko pare bat lagun katalan dauzkat eta azken urteetan maiz ohartarazi didate independentismoaren gorakadaz, ez akaso alderdi politiko edo mugimendu independentista egituratu eta indartsu batean, baina bai hainbat mugimendu txikitan, herriaren gogoan, kontsulta independentistetan… Datua hor dago: hamar urtean hirukoiztu da independentisten portzentaia eta egun nagusitzen doan joera politikoa dugu.

Bestalde, espaniar estatu mailako salvados telesaioan ikusi nuen Jordi Pujol, generalitatean hainbat urteetan lehendakari izandakoari eginiko elkarrizketa, eta nazka handia eman bazidan ere -GALen gainean erabateko justifikazioa egin eta Barrionuevorekiko estima handia adierazi zituen Pujol-ek-, independentismoan kokatzen du gaur egun bere burua, eta argi eta garbi aitortu du bilakaera hori, berak eta beste batzuek diseinaturiko autonomismoak huts egin duelako gertatu dela. Katalan herriari Pujolen ondorengoak nagusi ez diren Catalunya burujabea opa diet nik, jakina.

Azkenik, asteburu honetan Assemblea Nacional Catalana sortu da 7.000 lagunetik gorak Palau Sant Jordi-n eginiko batzarraren ondorioz. Bertaratutakoen artean CIU, ERC, ICV, SI, CUP eta Reagrupamentekoak egon dira, bai eta Omnium Culturaleko zuzendari Muriel Casals, CIEMEN gutxiengo etniko eta nazioen nazioarteko zentroko zuzendari Aureli Argemi eta Kataluniako UGTko idazkari nagusi Josep Maria Alvarez ere. Katalunyako polizi Mossoen barruan ere, talde independentista bat ere sortu da. Pentsaezina da holakorik gaurko Euskal Herrian, ezta? Hau gutxi balitz,  ANC mugimenduak 2014rako kokatu du kontsulta independentistarako urtea, Diada egunerako, eta plangintza zehatza markatu dute gainera. Batzuen zilbor-minerako, nago katalanak aurreratuko zaizkigula oraingoan (ere).

Herri bakoitzak bere bidea, eta herriok elkarri lagundu. Pozgarria da oso guretzat Euskal Herriaren Laguna den Catalunya-n independentismoa holako osasuntsu eta ekimentsu ikustea.

Visca Catalunya lliure!

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: