Hasiera > gora herriak! > Espainol zikina!

Espainol zikina!

espaniar soldaduak Rif-eko matxinoen buruei eusten

espaniar soldaduak Rif-eko matxinoen buruei eusten

GAUR8-rako kolaborazioa.

Antonio de Nebrija-k 1492an idatzi zuen gaztelaniaren lehen gramatika; Colon ezustean Abya-Yala-rekin topatu zen urte berean eta errege-erregin ultra-katolikoek judutarrak eta musulmanak kanporatu zituzten urte berean. Holakoxe ederra piztiaren jaiotza!

Gramatika eta bi gertakizunok urte berean izana kasualitatea ote? Ikustagun zer dioen Nebrijak berak Isabel ultrakatoliko ipurdizikinari idatzitako gramatikaren sarreran:

“[…] hizkuntza beti izan da inperioaren bide-lagun […] elkarrekin sortu, elkarrekin hazi eta elkarrekin loratu izan dira […] gure erlijio kristauak (gainontzekoak) ber-garbitu ondoren, […] fedearen etsaiak gerra eta armen indarren bidez garaitu ondoren […] bakearen arteak loratu daitezen besterik ez da falta […] eta gramatika zertartako baliatu? […] bada bere gorentasunak hainbat herri barbaro eta hizkuntz arlotedun nazio mendean hartu ondoren, garaileak garaituari ezarritako legeak jasan beharko dituzte, gure hizkuntza beraiekin bat” (Iturria: http://www.antoniodenebrija.org/prologo.html)

Orain honatx Arantza Quirogaren hitzak euskararen gainean: ‘inposizioaren ordez, limurtzeko bideak bilatu behar dira’. Hitzok RAE (Real Academia de la Lengua Española)-ren egoitzan bota zituen, han euskarari egindako gora(gale)zarrean, eta niri betiko zalantza etorri zitzaidan burura Quiroga eta bertan izan ziren beste hainbat zer dira ezjakin harroputzak ala madarikatu zikinak?

RAE-k, espaniar gobernuak, etab-ek barkamena eskatu beharko lukete hainbat herriri, kulturari eta hizkuntzari hainbat mendeetan egindako genozidioagatik. Tojolabalak, guaraniak, maputxeak, ketxuak, aymarak, guantxeak, katalanak, galegoak, euskaldunak eta beste hainbat horren zain gaude.

Zeintzuk izan dira gaztelaniaren ‘limurtzeko bideak’? Gaztelania munduan ezpata eta gurutzearen bidez inposatu dute. ‘El Quijote’ liburu ederra da bai, baina 800 miloi hiztunek itzulpenik egin gabe gozatu ahal badute, ez da liburuaren ederragatik bakarrik, ezta Quiroga?

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: