Hasiera > gora herriak! > Borroka armatua herri borroka da (beraz)

Borroka armatua herri borroka da (beraz)

info7 irratirako kolaborazioa (entzun audioa)

Berriki ‘Siriaren Lagunek’ (El Asad-en kontra altxatu direnen estatu taldea) Turkia eta Ameriketako estatu batuak buru zutelarik, aldarrikatu dute Siriako herriak baduela defentsarako eskubidea, El Asad-en indar armatuen aurrean borroka armatuaren bidez erantzuteko eskubidea, alegia, era ez hain eufemistikoan esanda. Areago Arabia Saudi eta beste batzuek diruz ere lagunduko dituzte matxinoak, mertzenarioak, El Asad-en ejerzitoa uzten dutenak eta bere kontra egiten duen edonor.

Borroka armatua defendatzea ez da eskandalu bat, izan ere, giza eskubideetan jasotzen da eskubide hau bera, areago ‘zapalkuntza eta tiraniaren aurrean herriek matxinatzeko eskubide goren’-tzat jotzen da.

Hortik aurrera dena da subjektiboa. Noiz behartzen da herri bat edo gizaki bat zapalkuntzaren aurrean indarrez erantzutera? Noiz uzten dio eskubide izateari eta terrorismoaren ur ilunetan sartzen da?

Ameriketako estatu batuek indar armatuaren bidez lortu zuten independentzia, beren konstituzioan bertan aitortzen da horretarako eskubidea. Gasteizko plazarik ezagunenean Españaren independentziari gorazarre egiten zaio, Napoleonen armadari aurre eginez nazioarteko koalizio armatu batek Gasteizen eman zion egurra oroituz. Frantses iraultza bera indarrez nagusitu zen… Nazismoaren aurrean erresistentzia armatua izan zen hainbat herrialdetan eta ETA erakundearen sorrera bera ere kate horretan kokatzen da Faxismo espainolaren zapalkuntzaren aurrean.

Jakina, estatua lortu duten gehien-gehienek garaipen beliko baten edo batzuen ondorioz egin dira estatu. Ondoren formula logiko elemental baten bidez borroka haiek guztiak ezin dira terrorismotzat hartu, askapen borrokatzat baizik. Beti esan izan da historia garaileek idazten dutela.

Siriako kasuan, nik ezin dut konpartitu El Asad-ek eragindako zapalkuntza, baina ezin dut konpartitu eta are gutxiago ez dut parte aktiboa izan nahi, NATOren bidez, mertzenarioen ordainketan, laguntza belikoan, logistikoan zein diplomatikoan.

Hillary Clinton edo Erdogan Siriako herriaren eskubideez mintzatzea, kartzeleroa askatasunaz, aberatsa aberastasunaren banaketaz edota zipaio bat pelotereen onuraz mintzatzea bezalakoa da. Contradictio in terminis. Tontotzat hartzen gaituen gezur ziniko bat.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: