Hasiera > harrikadak > Juan Carlos I, YPF eta Messi

Juan Carlos I, YPF eta Messi

Gaur egun ezin da egin espaniar estatuan 1789an frantses estatuan erregearekin egin zutena. Egin dezagun barre behintzat. Erregea biluzik dago eta inork ez dio ezer esan!

(Igarriko zenioten honezkero, gaur ez daukat analisi politikorako zutabe bat egiteko gogorik).

Nire gaia EspaÑa da, eta berarekin tripak nagusitzen zaizkit.

EspaÑak, (aiiii inperio loriatsu hura!), ez ditu bere arazoak konpontzen, ez ditu etxeko lanak egiten, EspaÑak ostiaka adostu izan ditu gauzak, eta bestela aurrera egiten du itsuan, gero eta astunagoa den maiestatearen gurdia, alperrikako gauza astunez betea, baina aurrera:

  • Hor daude XXI. mendean errege batekin, denon estatu-burua, epaituezina, gorentasuna… Ulertu/onartu ezin dugun gizaki arraro eta ez-demokratikooi saiatzen zaizkigu aurkezten monarka kanpetxano-tzat, langiletzat, EspaÑaren ordezkari ordezkaezintzat… baina han agertzen da egun batean hartz mozkortu batekin, hurrena sultan batekin, hurrena ‘zergatik ez zara isiltzen?’ esaten dio estatu buru bati goi-mailako bilkura batean, hurrena motorra hartu eta gailur nabarretan parrandan joaten da (kasu!: lizentzia poetikoa: ‘picos pardos’ je, je), eta azkena: tabako bila joan etxe-azpira eta handik egun batzuetara Pedro harriketarraren pare mamut batekin ‘Sofiaaaa! ireki atea!’ oihukatuz etxera-buelta.
  • Hor daude guardia zibila, Audiencia Nacionala-a eta Real Madrid.
  • Hor Sálvame, Callejeros, EspaÑoles en el Mundo, Mundanos en EspaÑa, la Roja, la armada invencible del tenis, Fernando Alonso…

Ados España ez da kiratsa darion munduko herrialde bakarra… baina ulertu behar nauzue: bere puzker guztiak irensten ditut eta abestiak dioen bezala… De norte a sur EspaÑa huele a culo.

Tira, gutxienez, aukera ederra ematen dit nire nortasun kamaleoniko bezain sinplista garatzeko. Gaitzerdi.

Gaur adibidez Argentina-zalea naiz eta Bayer Munich-ekoa. (Eta ez nahastu Cristina Fernández de Kirchner eta Bayer trasnazionalarekin mesedez).

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: