Hasiera > literatur apunteak > Bizi osoa eman dut (3 heriotz)

Bizi osoa eman dut (3 heriotz)

Gogoan daukat etxe zahar honetako

petrilean

eseri nintzen gau hura,

zigarroa piztu nuen,

(bera hil ez balitz puro txikia eskainiko zidan

eta elkarrekin erreko genuen),

bere txakurrak

(lehenago askatu nituen)

etorri zitzaizkidan,

mimo eske, maitasun bila,

bizpahiru egun jada bera ikusi gabe,

(heriotza usainduko zuten?),

gaua, hego-haizea, zerua-izartsu, ilargi berria

a ze hutsune handia…

eta banekien, denok genekien,

bera ez zela inondik ere perfektoa izan,

baina bizitzaren hondarrean

ardo ozpindua ondu zuen

eta ez da erraza.

Ondotxo dakit hori neuk ere,

zaharra naiz,

eta sentsazioa daukat bizi osoa eman dudala

petril honetan eserita,

eta sentsazioa daukat

gau hauetako batean

hego haizea etorri

eta neu ere eramango nauela

goxo-goxo…

 

horregatik oroitzen naiz etxe honetako zaharrarekin?

hura bai gizona,

inori ez diot hitz txarrik entzun bere gainean,

langilea, laguna… pieza batekoa

eta neu?

azken urteetan zuzenduxeago,

baina orain ziztadak bezala datozkit bueltan

emandako minak,

neu ere min hartuta nago,

umetan etxetik bidali niduten,

haur asko ginen eta,

orduan gauzak holakoxeak ziren…

baina orain bilobatxoak, baratza, andrearekin partidatxoa, lagunak, txakurrak, oiloak…

orain joan behar al dut?

orain andreak eta biok irribarreak trukatzen ditugunean berriz?

orain lasai eta gustura sentitzen naizenean?

ia-ia etxe honetako zaharraren onespen begirada somatzen dudanean?

sentsazioa daukat bizi osoa eman dudala

petril honetan eserita

bizitza zer den ondo asmatu gabe…

 

eta orain…?

baina gustura nago ze arraio!

datorrela nahi badu heriotza

hil artean bizi!

sentsazioa daukat lan eta lan besterik ez dudala egin bizitzan,

gurdi batean eta ume askorekin,

heldu nintzen ni hona,

maizterra,

zer bestela?

orduan holakoxeak ziren gauzak,

gure moduko jendearentzat lana, besterik ez!

lan eta lan goizetik gauera…

nire bizioak?

igande gaueko pattar ttantta,

festetako egun apurrak…

seme-alabak hazi,

seme-alabek alde egin,

ezer ez dut utziko nire izenez?

hilarri bat besterik ez?

sentsazioa daukat bizi osoa eman dudala

petril honetan

egunaren hondarrean, neka-neka eginda eseritzen…

eta orain,

hego haizea dabilen gau hauetako batean,

dena itzal daitekeela somatzen denean,

gorputz astun eta mindu hau

mendiaren gailurrera heldu dela

ohartzen naiz.

 

dena da txiki, urruna eta erlatiboa,

heriotza datorrenean, ni naiz ni 4 urterekin amatxok besarkatuta,

izaki alai hauskor bat,

azken besarkadaren zain…

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: