Hasiera > politika > Europan sozialismoa ala faxismoa nagusi?

Europan sozialismoa ala faxismoa nagusi?

*info7 irratirako eginiko kolaborazioa (entzun hemen)

Berriki Europako hainbat bazterretan hauteskundeak izan dira eta berri pozgarriak eta kezkagarriak izan dira bateratsu. Honatx laburpen txiki bat:

  • Frantses estatuan lasaitasunezko hasperen bat baino gehiago entzun da Sarkozy galtzaile suertatu delako Hollanderen aurrean. Tira, jakobinoen sari nazionaletan Le Pendar aita-alaba eta Sarkozy-Bruni duetoen atzetik 3.a izateak ez dio ‘ur-edangarria’ kategoria ematen Hollanderi, edo beste era batera esanda: zergatik aukeratu beharko dugu, mon dieux, drapeau tricolore hori kaka, gorotza ala zirinez bustia? Espaniar eta frantses estatuei kiratsa darie eta Iparrean zein Hegoan Euskal Herriari Bai esatea dugu konponbide bakar eta… premiazkoa!
  • Grezian, berri pozgarriagoak izan dira, han ezkertiarrak izan dira bozkatuenak (KKE Komunistak eta SYRIZA Ezker Radikalaz ari naiz, PASOK Alderdi Sozialdemokrata alde batera utzita), eta nola edo hala batu balira, legebiltzarkideetan nagusi ziratekeen Antza, batasun hori ez da posible, izan ere ezkerraren zatiketa historikoa da (batzuetan muturka bukatzerainokoa), baina datua hortxe: biak batera nagusi ziratekeen.

Bestalde, betiko-Nazi itxurako neonaziek ia %7 lortu dute, mintzaldi faxista ageriko batekin eta mezu beldurgarriaz: ‘ikaratu zaitezte hementxe gaude eta!’.

  • Serbian abstentzioa izan da nagusi lehendakaria batetik eta legebiltzarkideak bestetik aukeratzeko hauteskundeetan. Gerrako zauriak itxi gabe daude eta hainbat inperialisten panpin bihurtu da Serbia, herritarrek konponbideak eskatzen dituzten bitartean.
  • Ingalaterran laboristak gora, Eskozian ere bai, baina SNP ere gora…

Emaitzetan krisiaren eragina erabatekoa izan da, baina eragin hori modu ezberdinetara gertatzen da: ezkerrak (Grezian) eta sozialdemokraziak (Ingalaterra eta frantses estatuan) gora ahal egin dute, batzuetan gobernuan dagoen eskuindar bat zigortzeko Ingalaterran eta frantses estatuan bezala. Abstentzioak ere gora egin ahal du Serbian eta Ingalaterran bezala.

Faxismoa, ordea, herrialde guztietan ari da gora egiten, erarik nazkagarrienean, Grezian edo frantses estatuan bezala eta kamuflatuago espaniar estatuko PP bezala, herritar guztien eskubideak murrizten, eta herritarren artean jatorriaren araberako bazterkeria sortzen.

Krisi garaietan ideologia faxistak azkar irabazten ditu posizioak eta ezkerrak ere aukerak ditu gora egiteko, baina nago Europan, salbuespenak salbuespen, eskuina ari zaiola ezkerrari esparru asko irabazten.

Mailak:politika Etiketak: , ,
  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: