Hasiera > harrikadak > EspaÑistán-etik Hollande-ra… ez

EspaÑistán-etik Hollande-ra… ez

Oro har, europarroi euliari kakatik alde egitea beste kostatzen zaigu begietatik trapu zahar eurozentrista eraztea. Horrez gain, zu, europar jator hori, bihotzez espaniarra bazara, aukera asko dauzkazu trapu hori bekokian iltzatuta edukitzeko, Kristo guztiz ahalduna baizinan.

Europan dugun joera higuingarri pedantea, urte luzez ondutako argumentu eskasen ondorioa da: munduan demokrazia burgesak ondoen funtzionatzen duen lekua da Europa, demokrazia burgesa sistemarik onena da, beraz, Europa munduko lekurik onena da. Gu baino hobeto bizi litezkeen apurrak, edo lanerako bizi dira -japoniarrak-, edo lerdo samarrak dira -yankeeak-.

Espaniarra bazara gainera, lehengo formulazioari beste itzulipurdi bat ematen diozu: ‘Europan zozo samarrak dira eta Españak bere-berezkoak dituen gatza eta piperrak Europako lekurik onena bilakaten gaitu’. Olé.

Eta bat-batean iristen dira festa(nazionalaren)-izorratzaile batzuk eta esaten dute España dela langabezi-tasa altuena duena Europan osoan, arrisku-saria bere markak hausten dabilela astea joan eta astea etorri, OCDE-ren arabera España erakunde horretako 31 herrialdeen artean 27.a dela gizarte-justizian, justiziaren independentzian 54.a dela (Egipto eta Iranen artean)…

EspaÑistan is different.

Argi dago Hegoaldeko euskaldunei argi samar uzten digutela egunero espaniarra ez izateko gogoa. Telebista piztea izaten da nahikoa. Baina ez gaitezen atera EspaÑistan-etik euro-zilborrera ‘eusko’ label batekin sartzeko.

Gure herria (amesten duguna behintzat) ez da Merkel eta Hollanderen azokakoa, eskaintzen dugun barne produktu gordinak: euskara, emakumea, langilea, baserritarra, kultura, hezkuntza, elkartasuna… ez du burtsan kotizatzen. Arrisku-sari handikoa da.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: