Hasiera > literatur apunteak, okupazioa > Hiri geometrikoa

Hiri geometrikoa

*10 urte joan dira kontrairo taldearentzat lera hau egin nuenetik… gasteiz, alde zaharra eta kutxi kaleaz ari nintzen orduan, artean xurrut (denboraren tunel hura) eta herrikoia tabernak ixtekotan zeuden eta etorkizun beltz batean kokatu nuen testua. Kolore eta askatasun urriko etorkizuneko gasteiz batean, Orwell-en “1984”-ko gasteiz.

Zorionez eta zoritxarrez gaurkotasunik ez dute galdu batzuen gogo eta asmo karratuek eta besteen marrazketa librerako saioek. 2 taberna haiek itxi ziren eta 103-ko etxea desalojatu, 70taberna itxi… jaio izan dira, ordea auzolana frontoia, taberna berriak (eta zahar-berriak), gaztetxea ez dute ez behatoki, ez aparkaleku, ez erraustegi egin… eta horrela bizitzen gera, sortuz ta sortuz gure aukera…

Hiri geometrikoan

ale anarkikoa naiz

“sigi-saga”-ra noa,

seinale batek debekatzen dit

triangularki mehatxuz,

hala agintzen du udalak,

ondotxo aztertuz

kalte kolateralak

 

gaztetxea behatoki,

igogailu ta guzti,

tabernak bakarti,

eta gauekoak

game-boy-etan mozkorti…

 

Alderrai noa “sigi-saga”-tik

ez da taberna herrikoirik

ezin naiz xurrutera joan…

hau arau amarauna zer da zuzenbidea?

 

Gure bizitza paraleloak

ez dira gurutzatzen,

ez gaitezen lautu

amets karratuetan

itxaropen mugatuetan

eta etxe kontuen

etekin borobiletan

 

guztiok zenbaki,

jaiotzez izaki,

kontrolpean beti

hau arau amarauna! zer da zuzenbidea?

 

Alderrai noa “sigi-saga”-tik

ez da taberna herrikoirik,

ezin naiz xurrutera joan

biziarazi naute hiri geometrikoan…

 

Musika: J. A. Fdez de Okariz

Hitza: R. Sanchez

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: