Hasiera > gora herriak! > Gaur diogu: ‘aski da!’

Gaur diogu: ‘aski da!’

*info7 irratirako eginiko ekarpena. (entzun hemen)

1992an 500 urte bete ziren espainol banderapeko 3 ontzi oharkabean Abya-Yala-ra heldu zirenetik. Efemeride hark espainol inperialismoari hauspoa emateko erabili zuten batetik (Sevillako erakusketa unibertsala bai, baina baita ere espainol transnazional ugariren hedapena Latinoamerikan ere), baina bestetik jatorrizko herriek eta benetako independentzia eta burujabetzan sinesten dutenenek ‘aski da!’ aldarria ekarri zuten: zapatistak, Bolivia eta Ekuador-eko herriak, maputxeak, Venezuela, Kolonbia…

2012an 500 urte bete dira Nafarroaren hegoaldeko azken puxketa independientea konkistatu zutenetik, eta nik maiz izan dut sentipena, Abya-Yala-ko konkistarako balio ez duen argumentoak Nafarroarako balio duela. Adibidez:

  • Espainol faxista samar bat ez den inork ez du defenditzen Abya-Yalako konkista. Nafarroarena, ordea, urteetan ukatua eta beraz, onartua izan da. Jakina, gaur egun konkista izan zela gero eta onartuagoa bada ere, bata bestearekin ezin dira alderatu.
  • Bestalde, Abya-Yala-koa konkista izan zela aitortzeak ez du esan nahi, adibidez, ‘inka’ edo ‘mexika’ errege-erreginak oso jatorrak izan zirenik eta beren monarkien berrezarpena aldarrikatzen denik. Batzuetan Nafarroaren kasuan badirudi nafar errege-erreginak herrikoiak eta jatorrak izan behar zirela!
  • Abya-Yalaren konkistaren ondorengo sasoia kolonizazioarena izan zen: militarra, politikoa eta kulturala. Zergatik Nafarroan da ‘normaltasuna, modernizazioa eta garapenarena…’?

Gauzak argiago ikusten dituzte Zarzuelan eta UPN-n:

  • ‘V centenario’ eta ‘Nafarroaren inkorporazioa’-ren ospakizun ofizialak ia-ia kalkoak dira.
  • Felipe borboikoak, berriki, 2012ko ekainean zera esan du: ‘Nafarroak orduan (1512an) betitik izan zuen patu hispanikoari jarraipena eman zion’.
  • Juan Carlos borboikoak, aspaldiago, 1987an, Puerto Rico-n ‘V centenario’-ko prestakuntza-bilera batera joan zelarik, zera esan zuen: ‘[Konkistatzaile haiek guztiak] asmo batek eta berak inspiratzen zituen: Ameriketako lur haietan gizarte politiko berri bat eraikitzea, komunitate ezberdinen integratzailea, eta ez bakarrik Atlantikoaren alde honetan beren jatorrizko lurren bizimoldeak erreproduzitzea’.

Zapatistek aldarrikatu zuten bezala, 500 urteko gauari eguzki izpiz erantzuteko tenorea da: euskara izpiz, emakume izpiz, elkartasun izpiz.

Gaur diogu: aski da!

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: