Hasiera > gora herriak! > Futbol, futbol, fuuuutbol!

Futbol, futbol, fuuuutbol!

(Manu Chao-k kantatzen zuen gisan letu behar da)

(Mahmoud Sarsak jokalari palestinarraren omenez)

Gaur8 astekarirako ekarpena.

Futbola eta kaka-kola hoskideak dira (errima berekoak, bertsolaritzaren mundu exotikoaren lexiko itxia ezagutzen ez duzuenontzat). Futbola eta kaka-kola dira hoskideak, maiz elkarrekin bidaideak, lagun askoren gogaideak, eta diruaren adiskideak.

Berdin dira globalizatu, berdin opio.

Eskutik helduta ikusi ditugu maiz, bata bestearen sostengu: kaka-kolak babesten du hango eta hemengo txapelketa, eta trukean futbolari ospetsu honek eta hark kaka-kola edaten dute denen begi bistan.

Eskutik helduta heldu dira mundu osora. Asia, Ozeania, Abya-Yala, Afrika eta Europako herrietako umeek futbolean jolasten dute eta kaka-kola edaten dute. Biek ala biek berdintzen gaituzte mundutarrok, demokratizatzen, herrikoitzen.

Opio diren heinean, abstrakzioa eskatzen digute, alienazioa.

Nahikoa arazo badugu bizitzan, utzi mesedez futbola eta kaka-kolaren mundu miresgarriak politikarekin nahastu gabe, ez nazazu aspertu.

Baietz, arrazoi duzula: Kolonbiako sindikalistena kontatu behar didazu, ezta? Edo palestinarrena? Edo Indiako akuiferoena? Ale utzi bakean pixka batean, ados?

Ez pentsa, ez naiz martziano bat eta ez nuke pedante izan nahi. Nik ere eduki ditut nire gogoko futbolariak, eta haietako batzuk miretsi ere egin ditut.

Gaurtik, ordea, zerrenda horretan, puntaren puntan, Mahmoud Sarsak jokalari palestinarra daukat. Bere herriko selekzioaren deialdi batera zihoalarik Israelek atxilotu zuen eta 89 egun darama gose greban.

Egunen batean Euskal Herria Palestina joan-etorriko partidak jokatuko dira Ramalan eta San Mamesen. Espero dut Mahmoud Sarsak-en pareko jokalariak ikustea, herritik sortuak herriak maitatuak…

 

*Mahmoud Sarsak eta beste grebalarien berri gehiago eta jarraipena:

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: