Hasiera > gora herriak! > Faxismoa ez Gernikan ez inon

Faxismoa ez Gernikan ez inon

Info7 irratirako eginiko kolaborazioa (entzun hemen)

Entzun eta berehala, ezin izan nuen sinetsi. Gogora etorri zitzaidan argazki bat ikusi ondoren neuk idatzitako tweet bat. Irudia honakoa zen: Iñigo Urkullu, PNVko nazioarteko arduradunarekin batera, eta Israelek estatu espainolean duen enbaxadorea elkarri bostekoa emanez Sabin etxean. Tweet-a hau zen: “@iurkullu & israeldar enbaxadorea, ertzaintza & mosad, $ vasco ta $ israeldarra… Israel ez al zen Palestinaren gainean dagoen gauza hori?”.

PNV-ri egurra ematea… erreza da. Baina esan zidatenean bildu-ko alkate batek ere enbaxadore hori bera hartu zuela bere herrian… puufffa! Gainera herri hori gure askatasun zapalduaren sinbolo handienetakoa da: Gernika. Mundu mailan ere Gernika faxismoaren kontrako ikurretako bat da. Ze argazki polita Israelentzat… Gernika erraustu zuen faxismoa, judutar holokaustoa eragin zuen berbera, eta gaur Gernikako alkatea eta israeldar enbaxadorea elkarri bostekoa emanez.

Betiko gezurrak euskal haritzaren azpian.

Arazoa da israeldar enbaxadoreak ez dituela judutar horiek ordezkatzen, Israelgo estatua baizik. Estatu genozida bat, garbiketa etnikoan oinarritzen dena.

Ezker abertzalean maiz aipatzen dugu Irlanda, eta Irlandarrek Sudafrika. Sudafrika bera ere euskal gatazkaren konponbidean daukagun bidelagunik kementsuenetakoa da, ezbairik gabe. Bada ez dezagun ahaztu, Sudafrikako apartheid-a garaitzeko elkartasun tresna eraginkorrena boikot eta desinbertsio kanpaina izan zela. Sudafrikako Desmond Tutu-k berak aldarrikatu du antzeko kanpaina bat egin dadila Palestinaren alde.

Munduan eta Euskal Herrian asko dira udalerriak, musikariak (bidenabar esanda ez Madonna & Kalakan), sindikatuak, bertsolariak, pailazoak, idazleak… BDS-n (Israel estatuaren aurkako Boikot, desinbertsioak eta zigorrak kanpainan) esku hartzen ari garenok…

Ez ezaiezue Gernikaren argazkia sionistei eskura eman.

 

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: