Hasiera > literatur apunteak > Camaron eta nire aita

Camaron eta nire aita

Duela bi aste argitaratu nuen poesia bat Camaronen ‘La leyenda del tiempo’-ren inguruko dokumental bat telebistan ikusi eta kanta haren usainaz… eta gogoratu nintzen orain dela 10 bat urte, bertxoko-n (Hala Bedi irratiko bertso irratsaioan) egiten nuen ‘zernahi’ ekarpenetako bat ere kanta hori atzetik entzuten zela egin nuela, eta nire aitaren heriotza ekarri zidala gogora Camaronen heriotzaren gogoratzeak. Hemen utziko dizuet testua eta Camaronen kanta, tira kantaren bertsio bat,  aipatzen dudan dudan post-mortem-eko diskarena “Antologia inédita”. Eta abisotxo bat: zernahi atala ahots bitxi batek egiten zuen, hika femenino eta maskulinoa batera egiteko gai zena… Honatx:

1,2…1,2…brodatzen…brodatzen

zernahiVI

beno izakiok, gaur ez nekinkan oso ondo zer egin, eta kasualidade hutsez, hau dunk, halabeharrez, topatu dinkat eskuartean Camaroni post mortem egindako opari musikal bat, CD bat alegia. Eta gogoratu naunk bertan bazegoela kanta bat asko gustatzen zitzaidana, eta pentsatu dinkat, beno utz diezaiogun musikari hitza ekar dezan…

eta ekarri dink, bai, beno orain ateratzen ari zaidank, baina lehenbizi pentsamendu bat ekarri dink: aita. Ez , ez, nire aita ez zuank Camaron, baina gogoratu naunk berarekin. Eta ohartu naunk agian bai aita, eta bai Camaron biak hilda daudelako izan zitekeela, baina ez, horregatik bakarrik ez; beno nik etzekinkat gauza handirik Camaronen bizitzaz, baina halako irudi bat zeukankat, ba, azkar bizi izan zena, azkar eta higatzen, eta azkenean, akaso bakarrik hil zena, hainbeste pertsonen liluramendua ziank horrek, eta drogekin izan zuela erlazioa haren heriotzak… Bada gure aita ere nahiko bakarrik edo oso bakarrik hil zuank, eta akaso medikamenduekin jolasean zegoela, eta jakin bazekiank jolas arriskutsua zena, medikua izaki, eta bi munduen mugan ari zela funanbulistarena egiten. Edo akaso ez zuank izan ezta jolas bat ere, eta funanbulistarena baino jauzi mortala egin nahi izan ziank, sarerik gabe…

Auskalo, emaitza bera izan zuank hala ere, eta jolas mortala zein jauzi mortala eragin ziank bakartasuna ere bera. Gainera aitak ere bizarra ziank, nik ez niank ezagutu bizarrik gabe, eta aita ere musikaria zuank, eta aitaren hizkuntza ere bertsua (soriakoa zuank aita), eta CDaren barruko liburuxkuari irakurtaldi azkar bat egindakoan ere, gogoratu naunk berarekin, eta idatzita utzi zizkianken bi poesia haiekin, orain arte ez dinkat jakin berarenak diren, ala nonbaitetik atera zitiank, baina bigarren aukera baldin bada ere, kopiatu bazitiank papertxo horretan hunkitu zutelako izango zuank, eta beraz azkenean emaitza bera dunk paperean idatzita utzi zituelako, eta beraiek idaztera bultzatu zuen egoera ere: bera.

Bukatu baino lehen, kanta honen letra egilea Federico García Lorca dunk, eta pena bat dunk nik estaltzea modu honetan. Beno hona hemen bi olerkiok, eta hurrengora arte…

Del padre de Amaia y ruben:

Aurelio Sánchez Sanz

no me quieras si no puedes

porque sé que querer quieres

pero el corazón va al paso

de su ley ciega

sin pensar males, ni bienes

que nadie se eche la culpa

ni sufra su sentimiento

cuanto me acontece es fruto

de ser como soy y siento

no ha de haber remordimiento

ni pesar, ni más tortura

que persiste, falso o cierto,

no da certeza futura.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: