Hasiera > gora herriak!, politika > Politizatu behar dira olinpiar jokoak?

Politizatu behar dira olinpiar jokoak?

(GAUR8-rako zutabea)

Jasanezina egiten zait kirola, artea, musika… politikarekin nahastu behar ez direla dioen leloa. Normalean menperatzailearen status quo-a ez salatzeko argumentua besterik ez da.
Eskerrak zenbaitek bestela jokatu zuten Sudafrikako apartheid-a salatzean, espaniar II. errepublikarekin elkartasuna bultzatzean, edo Israelera beren jarduna eskaintzera ez joatean!
Ulergarria da kirolariek lehiari lehentasuna ematea, baina kirolean ere giza-baloreak nagusitzen direnean gertatzen dira lehiarik ederrenetakoak.
Nola ez oroitu Muhammad Ali, munduko txapelduna zelarik, soldadutzara ez joateagatik (Vietnameko gerraren kontra zegoen), titulua kendu eta 4 urte luze boxeatu gabe utzi zutenekoa?
Nola ez oroitu Mexiko 68-ko olinpiar jokoetan kirolari beltzak ukabila goratuta, ABEren ereserkia entzuten zelarik?
Nola ez oroitu Cathe Freeman atleta bere garaipenak ospatzen aborigenen bandera hartuta?

Berriki Ronan O’Gara irlandar errugbi jokalariak Ingalaterrako erreginari bostekoa ez ematea erabaki zuen, eta haren aurrean eskuak patriketan agertu zen argazki ezin politikoago eta dibertigarriagoa utziz.

London 12n ere egon da keinu politikorik. Aljeriar kirolariek, tokatuz gero, israeldarrekin lehiatuko ez zirela adierazi zuten. Andy Murrayk, teniseko urrezko dominak, eskumuturrekoetan Eskoziako bandera eraman zuen, Mireia Belmontek eta Àlex Fàbregas katalanek adierazi dute nahiago luketela katalan selekzioekin aritu (Àlex-ek heriotz mehatxuak jaso ditu horregatik). Damien Hooper boxealariak aborigen banderarekin eginiko kamiseta jantzi zuen (berriz ez egiteko agindu zioten)…

Horregatik ni behintzat X. Mendigurenen klubekoa naiz: euskal kirolariek espaniar edo frantses ereserkia entzutean ukabila altxatzen ez duten bitartean… Nahiago Kubak irabaztea!

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: