Hasiera > gora herriak!, herrigintza > EH osoa Marinaledaren gisan

EH osoa Marinaledaren gisan

GAUR8-rako zutabea.

Azken aldian Sánchez Gordillo jauna supermerkatuan jana ordaindu gabe gizarteratzeagatik famatua egin bada ere, Marinaleda aspaldikoa da.

Neuk gauza askoren gisan, Marinaledaren berri kanta baten bidez hartu nuen: “Andalucía entera, como Marinaleda” (Reincidentes). Lagun batek esango zidan orduan, Marinaleda Andaluziako herri borrokalari bat zela. Urte mordoska joan dira geroztik, baina Marinaledak jarraitzen du herri borrokalaria izaten.

Euskaldun brigadista gehienak urrutitxo joan badira ere, badira Marinaledara joan direnak. Izan ere, Marinaleda prozesu iraultzaile interesgarria izateaz gain, Euskal Herriaren laguna ere bada. Sánchez Gordillo alkateak maiz adierazi digu elkartasuna.

Maiz pentsatu dut, zeren zain gauden euskaldun utopikook, estatu zapaltzaile berberarenpean Marinaledak eraiki dituen garaipenak geurean eraikitzeko.

  • Marinaleda demokrazia parte hartzailearen bidez kudeatzen da, batzarretan ehunka lagunek hartzen dute parte eta herriaren erabaki pottoloak hortxe hartzen dituzte.
  • Marinaledan lurrak okupatzen dituzte hango latifundisten aurka.
  • Marinaledan etxebizitzaren arazoa konpondu dute: udalak lurrak bereganatu eta hiriko zoru bihurtu ondoren, etxea behar duenari ematen diote, dirurik edo lanik ez badu, bere etxea eraikitzen lana eskaintzen diote, beste udal langile batzuekin batera. Prezioa oso merke ateratzen da gainera espekulaziorik gabeko etxe bat eraikitzean.
  • Industria eta nekazaritza ere bultzatu dituzte eta langabezia desagertarazi. Andaluzian langabezia %33koa da.

Marinaledako herritarrek 30 urtez eman diote atxikimendua beren iraultzari. Geurean ere, soilik herritarren atxikimenduek bermatuko dute Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala, eta atxikimendu horiei eusteko modu onena zapalkuntza ekonomikoa, soziala eta politikoa apurka iraultzea da: demokrazia parte hartzailea, etxebizitza, lana, burujabetza…

Bistan da zaborraren gaiarekin, norabide egokian doan edozein mugimendu gogor erasotzen dutela, baina prozesua bermatzeko modu bakarra horixe da.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: