Hasiera > gaurkotasuna, gora herriak!, politika > Hauteskundeen gaineko hausnarketa patatero internazionalista

Hauteskundeen gaineko hausnarketa patatero internazionalista

*info7 irratirako eginiko ekarpena.

Ez dakit zer pasako den Urriaren 21ean, baina inkestek esan baino lehen ere, nik bati baino gehiagori esan izan diot balitekeela Araban ehbildu-k irabaztea, eta irabazten ez badu bigarren egingo duela. Eta hau, jaun-andreok, izugarria da.

Españolistek Araba mehatxurako eta txantairako erabili izan dute aspalditxo: abertzaleei Euskal Herriko egitasmo independentista horretan Araba ez sartzeko esanez.

Abertzale askok ere Araba Gaztelatzat izan du gehiago euskal lurraldetzat baino. Zentzu horretan, bide batez, esan behar da Españolistek Araban dexente gehiago inbertitu dutela ezker abertzaleak baino. PNV bera ere aspaldi konturatu zen Araban 25 legebiltzarkide jokatzen direla, Bizkaian beste esaterako.

Arabakoak meritu berezia du. Populazioaren %80 Gasteizen dago. Eta Gasteizko populazioaren gehiengoak espaniar estatuko hainbat herritan du jatorria, gainera betiko Gasteiztarrak direnak, apaiz eta militarrak nagusi ziren hiritxo tradizionalista eta eskuindar hartako ondorengoak dira.

Zergatik, orduan, ezkertiar independentismoak irabazi ditu hainbeste posizio Araban?

Neuk orain dela urte batzuk kontrako galdera egiten nuen: badaukagu gaztetxe bat milaka lagun erakartzen dituena, irrati libre bat Euskal Herriko onenetakoa, euskalgintza konprometitu bat, milaka euskaldunberri aktibo eman duena, ostiraletako elkarretaratzerik handiena 15 urtez jarraian, taberna konprometitu asko, herri mugimendu aktibo pila bat (azkena fracking ez-arena esaterako), militante asko eta onak… eta neuk pentsatzen nuen: eta noiz ostia ikusi behar dugu lan guzti horren emaitza? (ez bakarrik hauteskundeetan, baina hauteskundeetan ere).

Eta hasi da ikusten, eta gehiago ikusiko da.

Jakina, nahiko nuke ehbildu aurrenekoa izatea Araban hauteskunde hauetan, baina ez da larria bigarrena izatea ;-).

Orain hauteskundeen ondorengo eskenatokira jo nahiko nuke. Nire ustez herritarrek ehbildu-ri ematen dioten babesaren atzean honako motiboak daude: euskara, gizarte justizia, feminismoa, ekologismoa, elkartasuna, independentzia…

Areago, herritarren babesari eusteko modu bakarra -printzipio ideologikoak izateaz gain, noski-itxaropen-motibo horietan aurrera pausuak ematea da. Zera esan nahi dut: herritar askok jarriko du ehbildu-n konfidantza-botoa, baina ehbildu-ri asko eskatuko diote, beste inori baino gehiago; badakitelako gure gizartean sakoneko eta benetako aldaketak gertatuko badira, utopikoak direla aukera bakarra: euskara normalizaziorantz abiatu dadin benetan, etxebizitza eskubidea bermatu dadin benetan, demokrazia parte-hartzailea izan dadin, gizarte-justizia pausuz pausu ekar dezagun…

Ikus dezagun zer gertatzen den beste herri batzuetan. Zergatik irabazi ditu Hugo Chavezek berriz hauteskundeak? Zergatik Evo Morales-ek? Edo Rafael Correak? Bada herritar gehienek ikusten dutelako urterik urte hobetzen dela beren bizimodua: irakaskuntza, osasungintza, etxebizitza, nekazaritza… Jakina mila arazo daude oraindik, baina sinesten dute beren iraultza-prozesuetan, eta babesten dituzte.

Iraultza-prozesu horiek eragin dute herritarrek ez bakarrik boto ematea, baizik eta prozesu horiek babesteko herritar babesa antolatzea, Venezuelan 2002ko estatu kolpean gertatu zen bezala. Izan ere, iraultza-prozesu horiek ez dira Chavez, Evo edo Correarenak herriaren gehiengoarenak baizik.

Gurean ere, hori dugu bide eta berme bakarra. hemen ere txakurrak oinutsik.

ehbildu-ri egiten duena egiten duela egurra emango diote hedabide eta boteretsu gehien-gehienek: izan zaborraren kudeaketa, izan etxebizitza eskubidea bermatzea, izan instituzioek euskara hutsean jardutea adierazpen publikoetan.

Baina ehbildu duda-mudatan, erdibidean, ez zirt ez zart, geratzen bada, orduan herritar konprometituenek ere galduko dute konfidantza; eta babesa, bai botoena, bai kalekoa, galduko da.

Botoak dira boto-paper, eta paperak haizeak daramatza. Bihur ditzagun botoak babes aktiboa. Eraiki dezagun Euskal Herri utopikoa, Europako Venezuela, Kuba, Bolivia, Ekuador txikia. Hori da irribarreak piztuko dituen garaipenaren bidea.

  1. ibai
    9:27 am urria 16, 2012

    Ea egia den eta zuk esan bezala ez den inor duda-mudatan geratzen. Ez gara hauteskunde hauetako emaitzekin konformatu behar, lanean jarraitu behar da ilusioa mantentzeko eta herriaren esakerak aurrera eramateko.
    Eta Araban ezker abertzaleak izango duen igoera ikusita Arabarra eta Gasteiztarra, edo Gaztelarra, izateaz inoiz baino harroago nago.

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: