Hasiera > herrigintza, politika > Hauteskunde-ajerako buru-jana

Hauteskunde-ajerako buru-jana

*GAUR8 astekarirako eginiko ekarpena.

Asko hitz egin da emaitzez eta kanpainaz eta ez noa horretan sakontzera: nire ustez ehbildu heldu da finalera, eta aukeraren bat bazuen ere, nabarmen galdu du. Bestalde, atzo goizera arte ensobratze astunetan, kartel itsasketan, pankartak egiten-eta %120 ematen zuen kidegoa… ehbildu finalera iritsi denean pasiboago ez al da egon(arazia)?

Irakurri dut ehbilduk ez duela erakarri beste indar ezkertiar batzuen boto askorik (IU-EB-EQUO), ez eta klase politikoaz nazkaturik dagoen abstentzioaren zati batena ere. Nire ustez ere hala da. Eredua ez da argia izan, ez hauteskundeetan, ez aspalditxo.

PNVrena bai: ‘Modelo PNV’. Jendarte gehienak, baita hari botoa ematen ez dioten askok ere, onartzen dio PNVri, hari eskerrak langabezi gutxiago eta industria gehiago dagoela, Gugghemheim-a ekarri zutela, azpiegitura asko daudela, ‘herria aurrera’ daramatela…

Zein da ehbildu-ren eredua? Eredu hori argitze aldera, galdera hauek otu zaizkit:

  • Udalbiltza herri eraikuntzarako tresna izan dadin martxan jarriko da?
  • Langabeziari, lehen sektoreari, industriari… nola egingo zaio aurre herrietatik?
  • Euskara eta euskal kultura lehentasuntzat jarriko dira?
  • Elkartasunean, feminismoan, ekologismoan, elikadura-burujabetzan… nola jarriko dira instituzioak (ere) abangoardian?
  • Nahi da Euskal Herrian ehunka Marinaleda eraiki ala 3-4 Gordillo eta Cañamero onartu?
  • Askapen mugimendu anitz bat birsortuko da ala sortu huts-hutsean?

Pausoka eta oreka galdu gabe, baina ehbildu-k arazo nazional eta sozialei errotik heldu eta eraldaketa gaurtik martxan jarri behar du.

Arnaldo Otegik famatu egin zuen hausnarketa bat prozesu demokratikoa abian jartzeko: ‘aldaketarako aukeraren ateak irekita daude, baina ez dira betiko irekita egongo’, eta nik estrapolazio bat eginez: ehbildu-eredua eta bere benekotasuna gehiengo batek konpartitu eta bultza dezan aukeraren ateak irekita daude, baina ez dira betiko irekita egongo.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: