Hasiera > gora herriak!, politika > Non dago Euskal Herria munduan?

Non dago Euskal Herria munduan?

*info7-rako eginiko ekarpena, entzun hemen:

Dagoeneko publikoa den sortu alderdiko lehen ponentzian idatzita dago Euskal Herriko estatua Europar Batasunaren barruan kokatuko dela, eta hor beste herri batzuekin batera Europar Batasuna eraldatzen saiatuko dela herrien eta langileen Europar Batasuna lortzeko. Ondoren estatu independientea ginatekeen heinean, erabakiko genuke EBn egon nahi dugun edo ez.

Ez da hainbeste denbora pasa ‘Europa honi ez, estatuen eta kapitalaren Europari ez’ oihukatzen genuenetik. Suposatzen dut, España eta Frantziako kostituzio itunak gainetik kenduz gero, eta ondoren ‘inon ez gaude’ ‘bakarrik gaude’ saltzea zaila denez gero, taktikoki erabaki dutela lehen pausua Europar Batasunera sartu, eta gero atera ez atera erabakitzea.

Dena den, Euskal Herria ez dago, ez legoke, bakarrik, ‘Euskal Herria’ izeneko herri proiketu utopikoaz ari naiz. Ez gara irla bat izan munduan, ezta izango ere. Euskal Herriak izan ditu eta izango ditu lagunak.

Euskadu Ta Askatasuna sortu eta denbora gutxira, euskaldun utopikoak Kubara begira jarri ziren, baita Afrikako deskolonizazioei ere. Euskaldun utopikoak Nikaraguara begiratu zuten, El Salvadorrera, Txile edo Argentinara; zapatistengan ikusi dugu gure burua, Venezuelan, Bolivian, Ekuadorren, Palestinan, Kurdistanen, Bretainan, Korsikan, Marinaledan, Països Catalansetan, Irlandan, Maputxe herrian, Kolonbian…

Larunbatean Altsasun ospatu genituen Askapenaren lehen 25 urteak. Eta manifestu internazionalista garrantzitsu bat plazaratu zuten, besteak beste, Euskal Herria munduan non dagoen aldarrikatzen duena.

Euskal Herria munduan bere burua askatzeagatik borrokan ari diren herrien ondoan dago, askapen soziala eta nazionala lortzeko borrokan ari direnen ondoan. Geografikoki hainbat latitudetan gaude. Baina bestelako Euskal Herri horrek, euskalduna, feminista, sozialista… bestelako mundu bat behar du, eta bestelako mundu bat borrokatzen dutenekin eraikiko du, edo ez du izaterik izango.

Hitz pottoloak dirudite, eta hala dira, baina egiazkoak dira.

Altsasun esan zuten: “Internazionalismoa abertzalea izango da edo ez da internazionalismoa izango. Abertzaletasuna internazionalista izango da edo ez da abertzalea izango”.

Euskal Herria internazionalista izango da, edo ez da Euskal Herria izango. Hori bai, Europar Batasuneko estatu izan liteke, lehen Euskal Herria deitzen zuten hura.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: