Hasiera > literatur apunteak > Hey laztana! Hator basati-aldera!

Hey laztana! Hator basati-aldera!

Aspaldi ez gintuan hola mozkortzen, motel!

Umeen zarataz beteriko biharamunaren beldurrik gabe,

libre!

familia bat, estatus bat…

itxura gordetzeko beharrik gabe,

gure sasoi bateko burujanak lagun,

gure begi aratzek dena probatzeko zeukatenean, gogoratzen?

hau duk hau gaztaromina!

 

eta heldutu gintuan ia oharkabean,

-heldutu? zahartu? kamustu?-

bizitza puta!

esan hidan.

ez nauk damutzen umeak ekarri izanaz,

baina bizitza puta!

non nagok ni? nor nauk ni?

esan hidan.

 

Badakik ze damu dudan?

ez egina!

ez diat esango probatu-gabea naizenik, egin gabea, tolesgabea,

baina ez zioat nere buruari barkatzen ez egina!

Gaztaroan ez ninduan ausartu

emakume helduago harekin,

eta orain ez nauk ausartzen neska gazteei begirada eusten ere.

Ez ninduan ausartu hainbat irribarre ederri muxu ematen ere.

-‘hey honey! Take a walk on the Wild Side!’-

Bizitza puta!

 

Horiek joan dituk hi!

esan hidan.

Eta ez dituk berriz etorriko!

esan nian nik.

 

Aspaldi ez gintuan horrela mozkortzen motel!

bai, bai, bai…

 

eta orduantxe,

euskal labezomorro mozkor kamutseko hori,

zeozer gerta zitekeenean,

beste behin ere,

begiradak, mugimenduak eta adinak nahasten hasi zirenean,

bai orduantxe,

etxera joan ninduan,

koldar baten gisan,

‘Hey sugar! Take a walk on the Wild Side!’

nere artean kantatzen,

kale hutsetan,

munduko erregea bainintzan.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: