Orrialde nagusia > harrikadak > Ezin naiz bizi zu gabe smartphone

Ezin naiz bizi zu gabe smartphone

*info7 irratirako ekarpena.

Duela gutxi nire azken aurreko smartphone-a ito zen. Gure etxeko txikiak ezkutatu zidan sukaldeko apalategian eta nik oharkabean bultzatu nuen lanbasaren baldera, ur zikinetan sartuta pasa zuen ordubete eta alferrikakoak izan ziren bera biziarazteko egin genituen ahaleginak. R.I.P. Smarty. Ez zara berriz niretzat piztuko, snif, snif.

Baina smartphone-n monarkian ere, indarrean da ‘erregea hil da, gora erregea!’ leloa. Hartara, 3 aste pasa ziren errege berriaren buruan urrezko koroa ezarri nuen arte. Baina a ze 3 aste txar! Ezin naiz bizi zu gabe, maiestate. Errege berria txuri kolorekoa zen, ukipeneko pantaila 4 ”, Android sistema eragilea, 11 gr. 8 GB, 8 pixeleko argazki-kamara… Latza katxarroa!

Denak hartu du zentzua berriz ere: esku-eskura, 24 orduz, niretzat, zuretzat, menpeko guztiontzat: watxap, facebook, gmail, twitter, angrybirds, argazki eta bideo-kamara… online nago, berriz ere! (Estoy conectado! Estoy conectado!) Nola liteke holako gauza txikiak hainbeste poztasun ematea? Latza katxarroa!

Zoritxarrean, errege zaharra itoarazi zuen izpiritu gaizto errukigabe berberak, seguru, txori beltz zoritxarraren ekarleak nola, hala helarazi zidan email gaizto bat. Nola bidali daiteke holakorik gabon burgesetarako hilabete falta delarik? Emailak analfabeto digitilei buruzko berri ematen zuen.

Badakizue, munduan aberatsak eta pobreak daudela, patu txar batek hala ebatzita. Eta google-k (teknologia berrien jainkorik handienak) mapan erakusten zituen mundu osoko herriak eta internet-en gainean bataz beste egiten zuten erabilera, Euskal Herrian %70 bat, Nigerian %1,3, Alemanian %83.4, Afganistanen %4,6, Bolivian %30 eta Australian %79, adibidez.

Hurrengo emaila zabaltzen eman nuen minutu erdi eskasean Afrikako ume beltz anonimoak etorri zitzaizkidan gogora. Ze erru dute haiek? Zergatik hainbeste agintari ustel, guda eta genozidio, lehorte idor eta uholde itogarri? Zer egin ahal dugu guk? Smartphone-ak munduarekin lotzen gaituen gizaki hauskorrok?

Ba, bai denok egin ahal dugu zerbait. Gehiago edo gutxiago. Inork ezer ez egitea da sistemak bilatzen duena. Baina nik behintzat argi ikusi nuen: nire kontaktu guzti-guztiei berbidali nien mezua, ez edonola gainera, gaian oso garrantzitsu gisa markatu nuen eta letra larriz idatzi ere. Ondoren facebook eta twitterren zabaldu nuen. Emaitza latza izan zen: Facebook-en 20 ‘atsegin dut’ eta 14 iruzkin izan nituen. Twitterren ez zuen arrakasta handirik lortu, baina beste ordutegi batean saiatuko naiz berriro.

Orain info7-rako idatzi eta irakurri dudan artikulu honekin saiatuko naiz. Izan ere, ez dago eskubiderik! Astindu dezagun sarea! Entzun gaitzatela!

Advertisements
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: