Hasiera > euskara/euskal kultura > Handira paso, txikia hordago!

Handira paso, txikia hordago!

Pixka bat etsigarria da Gasteizen apaiz eta serora ikastetxeetara umeak bidaltzeko dagoen ohitura santua. Gu halako batera joan ginen, pentsa 1.500 ume/gaztetxo ginen!

Jakina, oroitzapen onak ditut! gaur egun gure lagun koadrilako gehienok eskola horretatik atera ginen, baina gauza bat da bizitako une ederrak, pasarte mitikoak, egindako lagunak, haurtzaroa bera, zenbait irakasle jator… eta besterik da eskola hura!

Beste sasoi batzuk ziren, ulertu behar da… Tira gauza batzuk agian bai, beste batzuk ez ziren/dira ulergarri. Abiapuntua bera… zer nahi duzue ba? Eskola pribatu bat, kristaua, gizartea poltsikoaren arabera mailakatzen zituena, klasista, baztertzailea…

Hola esanda ematen du infernua zela! Baina egiazki ume batzuentzat latza izan zen: arrakasta lortzen ez zuen umearentzat esaterako: kiroletan oso ona ez zelako, edo halako markadun zapatak/prakak/kamisetak janzten ez zituelako, edo vespino bat ez zuelako… Ume baztertuak ez ziren bat edo bi, gela bakoitzeko laurdena baizik.

Gainera irakasle batzuk ere nahiko jota zeuden eta beren ozpina umeengana zuzentzen zuten, batzuetan bortizki.

Besterik? Bai. Erdaraz ikasi genuen eta euskara gaizki baino gaizkiago tratatzen zuten, euskarako irakasleak ez zuen ezta ‘egunon!’ ere esaten, eta latinekoak latina ikastea euskara baino garrantzitsuagoa zela zioskun.

Duela urte batzuk eskola famatu egin zen, han ibili zen apaiz bat pederastiagatik salatu zutelako.

Hala eta guztiz ere, gaur egun ere 1.500 ume izango dira eskola hartan. Etsigarria zinez.

Bide batez, ez naiz hain zaharra, 80. 90. hamarkadez ari naiz.

Egun guraso ere bagara, Gasteizko alde zaharreko eskola publikoan. Ezagutu nuen handi haren aldean txikitxoa. Ezagutu nuen erdarazko haren aldean, -gure aurretik busti ziren guraso batzuei esker- ‘D’ eredukoa. Ezagutu nuen vitorianiko haren aldean kolore eta kultur ezberdinetakoa, alde zaharrean bizi garenon ispilu: jatorri arabiarrekoak, amazigh-ak, sahararrak, ijitoak, latinoamerikarrak, euskaldunak, beste herri batzuetakoak…

Eskolaren bidez auzoa elkarlotzen ari da, gurasoek umeen aitzakian elkar ezagutzen dugu, eta guretzat ‘behartuxeago’ den hori, umeentzat gauza naturala da. Hurrengo belaunaldi horren ortze-muga koloretsuagoa izango da dudarik gabe.

Gasteizen modu miserablean ari dira etorkinak erabiltzen ‘A’ eredua salbatzeko. Gure eskolak, ordea, frogatzen du denon integrazioa eta desguettizazioa lortzea jendarteak gehien eskatzen duen eredutik behar duela. Euskaratik eta euskaraz.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: