Hasiera > literatur apunteak > Heriotza I

Heriotza I

urtarrila 15, 2013 Utzi iruzkina Go to comments

ezer ni,
imajinatu ere ezin dudan unibertso baten
galaxia bateko
planeta batean
bizi izan diren konta ezinezko
izakietako bat, besterik ez.

oraindik ere etortzen zait noizean behin,
izan nintzen ume haren berezi-sentipen hura,
izar-hauts-ale bat eta bakar sinestarazten ninduena.

baina gaur aspaldiko partez sentitu dut heriotzaren
hustasuna, erabatekotasuna.
ni sortu aurreko huts erabateko hori,
ni hiltzean berriz ere izango den hori.

eta gaur berriz ere ikaraturik pentsatu dut,
bizi aurreko hustasuna eta bizi ondorengoa bat bera badira,
zer da orduan bizi hau?
irri hau eta malko hau?

ez dira alferrikako, ez dira aproposko
badakit
horregatik bizi naiz hil arte,
heriotza bere kaxa etorri arte, alegia.

zu, heriotz, hustasun erabateko hori,
nire bila etorri arte…

eta orduan mantsoago ala azkarrago
baina etengabe
desagertuko naiz,
orain dela 30 mila urte planeta honetan bertan
izena ez dakidan baina bizi izan zen

konta ezinezko izakietako bat bezala,
besterik ez.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: