Hasiera > euskara/euskal kultura, politika > Goodbye Europar Batasuna

Goodbye Europar Batasuna

urtarrila 21, 2013 Utzi iruzkina Go to comments

info7-rako eginiko ekarpena enztungai:

Ez da erraza Euskal Herrian bizi dugun une berezi honetan gauza guztietan asmatzea. Esaterako, nola uztartu gatazkaren konponbidearen ildoa gure herri proiektuaren, herri aske eta sozialista baten eraikuntzaren, ildoarekin?
Azken 3 urteetan gatazkaren konponbideari heldu zaio eta gutxieneko batzuk lortuta/bideratuta daudenerako utzi dira bigarren ildoko eztabaida eta lan asko.
Testuinguruak, ordea, etengabe behartzen gaitu, edo behartu beharko gintuzke, herri eraikuntzaren ildoan eztabaida, definizio eta lanei heltzera: euskararen egoera, krisia, mundu mailako egoera geopolitikoa…
Gutxieneko batzuk argitu ezean, gatazkaren konponbideari begira eman daitezkeen urratsek herriaren eraikuntzarako eman beharreko urratsak zapaltzeko arriskua dago.
Europar Batasunaren gainean ezker abertzaleak azken urteetan zabaldu duen diskurtsoa eta lanketa, herrien eta pertsonen Europaren aldekoa eta ondorioz Europar Batasunaren kontrakoa izan da. Gatazkaren konponbideari begira, ordea, Europar Batasuneko hainbat instituzioetan lan egiten da, adibidez justizia arloko borrokak egiteko (ilegalizazioak, Parto doktrina, tortura…) edo gatazkaren konponbidearen lanketa euro-legebiltzarkideen friendship taldearekin.
Ez da arazorik izan azken urteetan bi ildook jorratzeko.
Arazoa da, bat lehenesten denean, bigarrenaz ahaztea.
Horrek bakarrik azaldu dezake Gernikako akordiotik Europar Batasunari honako perlak botatzea: “Bakearen Nobel saria Europako Batasunari eman berri diotela eta, herritar euskaldun eta europar garen aldetik, asko poztu gaitu berri horrek […] ukaezina da Europako Proiektu Komunak, joera sendo bati eutsita, bakea sustatu duela, baita eskubide zibil eta giza eskubideak ere”.
Horrek bakarrik azaldu dezake Sortu alderdiaren eztabaidarako txostenean Euskal Herria Europar Batasunera sartzeko proposatzea (nahiz eta ezker abertzalearen oinarriko kideek egin dituzten emendakinei esker, proposamen hori bertan behera utzi den).

Europar Batasuna da Maliko esku-hartze inperialista, Saharako herria kondenaturik duena, Palestina zokoratzen duena, Kurdistanen zapalkuntza onartzen duena, transnazional europarrei mundua zakuratu dezaten laguntza eta babes politiko, ekonomiko eta militarra ematen diena. Europar Batasuna (frantses eta espainar estatuen bidez bai, baina europar batasuna) da euskal herritarrak (eta greziarrak, portugaldarrak, espaniarrak, katalanak, etab.) langabezira kondenatzen ari dena, gure eskubide sozialak galtzera, gure nekazariak desagertaraztera…

Ezker abertzaleak sozialistatzat definitzen du bere burua, anti-inperialistatzat, herrien Europa eta herrien mundu baten aldekotzat. Baina ez badira konpontzen dauden gabezi ideologikoak, ez badira ber-eraikitzen herri eraikuntzarako ildoak, desobedientzia ez bada praktikatzen eta antolatzen, herri agenda propio bat ez badugu garatzen, oso utopikoak izatetik oso arruntak izatera pasa gaitezke solstizio batean bezala.
Orduan, egunez egun udatik negura iragaten den bezala, gerta liteke Euskal Herria izeneko estatu bat, Europar Batasuneko parte izatea, areago, Europar Batasuneko onentsuenen pare koka gintezke Alemania, Belgika, Holanda, Austria, etab-en ondoan.
Orduan ‘Goodbye Lenin’ filmean bezala, lozorrotik esnatuko gara, eta baten batek esango du ‘Goodbye Argala’.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: