Hasiera > gora herriak! > Ipar/hego ala ezker/eskuin?

Ipar/hego ala ezker/eskuin?

urtarrila 28, 2013 Utzi iruzkina Go to comments

 

Gaur8-rako egin nuen larunbateko zutabea.
Euskal internazionalistei beti leporatu zaie Abya-Yalara gehiago begiratzea Europari baino. Egia da. Brigadista gehienak Bolivia, Kolonbia, Argentina, Uruguay, Kuba, Wall Mapu, El Salvador, Ekuadorrera joan dira; eta gutxiagotan Europara.

Neuk ere errazago biratzen dut lepoa Hegoaldera Iparraldera baino. Baina ez da eguraldi edo latitudeagatik: herri-borrokei, ezkerrera, begiratzeagatik baizik.

Iparraldeko lagun batekin txateatzen, esaten zidan zenbat kostatzen zaien beren inguruan Venezuela eta Chavezen alde jardutea -zirkulu abertzaleez ari zela uste dut-. Nik esan nion hegoaldean ere maiz entzuten ditudala ‘populismoa’, Hugo Chavez-ek presidente daramatzan urteak, luze(egi) hitz egiten duela… Zorionak eman beharko zaizkie Chavezen gainean pertsonajea eraiki duten hedabideei. Euskal borrokalarien gainean mespretxuz, isekaz ala ixiltasun konplizeaz jarduten duten berberak dira, baina, antza, nazioarteaz ari direnean sinesgarritasun handiagoa ematen diegu.

Nik ez dut Iparraldera begiratzeko traba fisiologikorik. Badago nora: Grezia, Irlanda, Eskozia, Bretania, Països Catalans, Islandia, Sardinia, Marinaleda, europear ezkertiarrak… Marcosek zioen ‘behean eta ezkerrean’ daude baita ere Palestina, Sahara, Kurdistan, Txetxenia, Egipto, Mali, Libia, Siria… eta beste ehunka herri.

Ezkertiar eta abertzale garelako izan dugu eta izango dugu ezkerrerari eta herri borrokei begiratzeko joera. Baina joeraz gain: biharko Euskal Herria langileena, euskararena, Ama Lurarrarena, emakumeena, pertsonena izango bada; nora begiratu beharko dugu ba? Noren eskua hartu? Obamarena? Europar Batasunarena? Putinena?

Politika egin behar da bai, utopiara bidean denetarik egin behar delako. Baina Monzonek Anoetan esan zuen gisan, EH txiki polit honentzat ‘zuek utopikoek lortuko dezute askatasuna!’. Eta munduko herri eta herritar utopikoak ditugu bide-lagun.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: