Hasiera > literatur apunteak > Pintxo-pote

Pintxo-pote

osteguna abueli bi umeak eta ni,

parkea eta paseotxoa egin ondoren,

pintxo-poteko tabernan gaude.

txistorra ematen dutenez,

gure sen nafarra piztu eta gustura gaude.

eskuekin jolasten gara mahai batean,

‘zapatico bonitico vende las habas a treintaycinco’

abueli eta bi semetxoak, nor baino nor umeago.

ni ere bai.

tabernan jende asko dago,

pintxo-potea dagoenez gaur…

(eta nafar txistorraren arrakasta, jakina).

Laneko koadrilak, bikoteak, jubilatuak…

denak ikusten ditut irrifartsu.

 

eta orduan sartu zara zu.

ostegun askotan ikusi zaitut tabernara sartzen.

adeitsua zara, irrifar txikiak egiten dituzu.

ez diozu inori enbarazurik egin nahi,

ederra zara.

 

mahaitxo bat libre baldin badago,

parean gelditzen zara.

orduan txikitzen zaituen gainetik kentzen duzu,

eta besoetan daramatzazun gerriko, zorro, etab. mahaitxoan paratzen dituzu.

ez duzu ekarri umeentzako jostailurik,

inoiz edo behin egon naiz zeozer erosteko tentatuta,

ia jaiki naiz zuri diru pixka bat emateko,

baina lotsatu naiz.

 

komunera sartu zara ezer esan gabe,

tabernako neskak jatorrak dira,

bueltan minutu pare batez edo egon zara,

zeozer saltzeko zain, ixili-ixilik,

ez diozu inori enbarazurik egin nahi.

 

inork ez dizu begiratu ere egin,

neuk ere jaitsi dut begirada,

zurea niregana zuzendu duzunean.

tabernako martxak berdin darrai,

irrifarrak, ardoa eta txistorra

zu sartu aurretik,

zu egon bitartean

eta zu irten ondoren.

 

eta horrela izango da hurrengo ostegunean.

inork ez dizu (nik ez dizut) galdetuko

nola duzu izena?

nongoa zara?

noiz etorri zinen?

zeren bila?

familiarik ba al duzu?

non egiten duzu lo?

lagunik ba al duzu?

nahi al duzu txistorra probatu?

 

zuek koadrilan zabiltzate,

zuek bikotea zarete eta elkarrekin zabiltzate,

zuek laneko gorabeherez ari zarete,

zuek jubilazioaren ederraz,

gu bi ume, abueli eta ni gara…

eta denok batera jendarte itxi, egoista eta kontserbadorea gara

 

arbuiagarriak gara

gure enpatiarik eza,

gure egoismoa,

gure soraiotasuna,

gure etxeetako ate itxiak,

gure soberako arropa,

soberako jana, plastikoak, smart-phonak…

 

eta ez du gure zikoizkeria arintzen

aurretik ‘eusk’ jartzeak.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: