Hasiera > euskara/euskal kultura > 10 urte atzera (egunkariaren itxieratik hona)

10 urte atzera (egunkariaren itxieratik hona)

info7 irratirako eginiko ekarpena…

Ez genuen uste egunkaria itxiko zutenik, ez genuen uste atxilotuak torturatuko zituztenik. Espaniar estatuaren tsunamiak sinbolo bat birrindu zuen, euskalgintzaren epizentrora joan, eta ontzirik distiratsuena hondoratu.

Orduan arriskuan ikusi genuen espaniar estatupean eskuratutakoa: egunkaria bai, baina zergatik ez bestelako euskara aldizkari eta argitaletxe? Zergatik ez euskaltegiak? Zergatik ez ikastolak? Zerk geldiaraz zezakeen suntsipena?

Espaniar estatuak sarri jarri digu bere olatu suntsigarrien apar nazkagarria ahoan.

Beste batzuetan, ordea, Frantses estatua lagun eta tokian tokiko hainbat administrazio morroi, erakutsi digute beren boterekeria administratiboa, beren axolagabekeria, beren zuhurkeria, beren legeen ahalmen izugarria.

Ez da 10 urte atzera joan behar Seaskari eginiko erasoaz topatzeko, gaur eta hemen, bertatik bertara Wert legea, erkidegoko haur-eskolena, Arabako euskara teknikariena, vascuencearen legea, murrizketak…

Eta bitartean inkesta soziolinguistikoen emaitzen gainean eztabaidan jarduten gara, zergatik gaztetxoek ez duten euskara gehiago erabiltzen? Nola leike?
Bitartean jarduten gara bakoitza bere txiringitoan. Gure kalara jende gutxiago dator, ondoko hondartzak lepo dauden bitartean. Eta bakoitza bere txiringitoko kroketei begira dago.

Eta gainera badakigu, gure kalako txiringitoak lanean topera ibili arren, lizentzia guztiak legeztatuta, kalarako sarbidea txukunduta, seinaleak elebidun… Ezinezkoa dela ondoko hondartzekin lehiatzea.

Sasoi batean euskaltzaleak ez zeuden txiringitoen lizentzien zain, umeak eta helduak itsasora eraman behar ziren eta kitto.
Orain gauzak aldatu dira. Badakigu gauzak doazen bezala herri hau ez dela euskaldunduko, baina gauzak aldatu dira. Geuk lotu ditugu gure eskuak.

10 urte barru, espaniar eta frantses estatuetan hezkuntz lege berriak izango dira eta inkesta soziolinguistiko batek datu berriak emango dizkigu.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: