Hasiera > herrigintza > Eusko labeldun arrazakeria

Eusko labeldun arrazakeria

*GAUR8-rako eginiko zutabea.

Ana Urkizak idatzitako artikulu polemiko haren harira lagun batek idatzi zuen eusko arrazakeria enkriptatuta dagoela eta batzuetan bat-batean argitzen dela.

Betor egurraren aurretik, nik nire lagun Drissi Euskal Herrira heldu zenean esan niona: ‘Zuk Driss euskaraz egiten baduzu, euskaldun gehienentzat euskalduna izango zara, laguna izango zara, baina erdaraz egiten baduzu, erdaldun gehienentzat moro bat izango zara’.

Betor egurraren aurretik, Euskal Herrian ultra-eskuindarrik ezin dela paseoan hain lasai ibili, Europa gehienean ez bezala, beren janzkera eta forma faxistak ‘agerian’.

Baina eusko arrazistak enkriptaziotik -Ana Urkiza Deiako zutabe hartan lez- edozein parketan ateratzen dira. (Bide batez: eusko eta ez euskal, vasco nahi bada). Adibidez:

  • Gasteizen eta Bilbon -gutxienez- mobilizazioak egon dira azken urteetan meskiten kontra.
  • Ijitoen gainean bi gauzatxo besterik ez: Ni ez naiz arrazista, baina ijitoak… eta Vaya Semanita-ko Nekane Amaya (Aritz Galarragak ezin hobeto kritikatu duena).
  • Gasteizen entzunak: “Gu ez goaz (umeekin) parke horretara… han morito asko dago, ezta?”, “Ez dakigu umea eskola horretan matrikulatu edo ez… etorkin asko dago, ezta?”, “Etorkinei laguntza gehiegi ematen diete (etxeak? kotxeak? Soldata?… etorkinak izateagatik!?!?!)”.

Okerrena da hain normalizatuta daudela era horretako iritziak, ezen edozeinek (ezezagunek barne) bota ahal baitizu gutxien espero duzun lekuan: igogailuan, okindegian, amaren etxean… Eta batzuetan ez dakizu zer esan ere, adibidez: “esango diot pixka bat arrazista dela?”.

Askotan erantzun light bat botatzen dut nik: ba ez dago inongo arazorik gure artean eta niri polita iruditzen zait jatorri ezberdineko umeak elkarrekin…

Izan ere, inor ez gara arrazista. Baina bakoitza bere etxean.

  1. 9:49 pm otsaila 24, 2013

    Okerrena, arrazismoa “transbersala” dela, hau da, ijito-moro-sudakei buruzko iritzi berberak entzun dizkiot PPko eta ezker abertzaleko jendeari (zorionez, hauen artean askoz ere gutxiagotan).

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: