Hasiera > gora herriak! > Nazioarteko komunitatea ala inperialismoa diplomatikoa?

Nazioarteko komunitatea ala inperialismoa diplomatikoa?

*info7 irratian botea
[audio http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/05/20130514_28794.mp3]
Zuetako baten bat ez bada beldurtzen edo nazkatzen bi hitz horiek batera entzutean, jasan nazala bukaerara arte, ea lortzen dugun.

Euskal Herriko gatazka askatzeko, barne indar bilketa eta nazioarteko komunitatearen presioa aipatzen dira sarri. 3. faktorea borroka da, izan desobedientzia zibilia, izan … baina edozein kasutan borroka, borroka erreala, tamalez, estatuen errepresioa ekarriko duen borroka.

Gaur nazioarteko komunitateaz jardun nahi dut hemen.
Nazioarteko komunitatea deritzan hori bakarrik mugitzen da interes ekonomiko edo politikoengatik. Gaur egun estatutik estaturako ezagutzen ditudan elkartasun harreman bakarrak ALBA-n gertatzen dira Latinoamerikan (Venezuela, Kuba, Bolivia, Ekuador…). Gainontzean estatu batek beste herri baten aferetan muturra sartzen duenean… malo.
Nazioarteko harremanetan botere eta interes harremanak dira nagusi eta arrain handiek txikia jaten dute. Israel eta Palestina, Maroko eta Sahara, Turkia eta Kurdistan… Menderatzaileekin negozioak egiten dira, eta menderatuei aldizkako keinuak egiten zaizkie.
Adibidez, Sahararrek badituzte enbaxadore onartuak hainbat herrialdetan, goi mailako harreman politikoak, autodeterminazio erreferendum bat Nazio Batuen Erakundea-k proposatua… eta inoiz ez gauzatua. Bestalde, palestinar estatuaren mugak Nazio Batuen Erakundeak adostu zituen 1948an. Geroztik, urteak joan, urteak etorri, hamaika ebazpen Israel kontra: kolonia ilegalak direlako, Apartheid harresiagatik, sarraskiengatik, bonbardeaketengatik…
Kurduek, ordea, ez dute lortu bi herrialde horiek besteko oiartzunik eta elkartasunik eta nazioarteko komunitatea Turkiarekin lerrokatzen da ia guztiz.
Jakina herri ukatuek lortzen dituzten garaipen diplomatiko txikiak erabiltzen ditugu gero argumetazioan eta beharrezkoak dira garaipen horiek ere, lanketa hori ere. Estatu zapaltzaileen oinarriak urratzen dira eta beren ‘irudia’ kaltetu.
Alabaina, akats larria da ukatutako herriek beren askapen borroka nazioarteko komunitaterekiko ‘itxaropen’-ean urtzen uztea. Nazioarteko Komunitateak bere baldintzak jartzen dizkizu etengabe: bide hau ez, pausu hori eman… Bitartean estatuek ‘egintza burutuen’ karta jokatzen dute behin eta berriz, Israelek bezala, Marokok bezala, espaniar eta frantses estatuek bezala, eta bitartean zapalduari nazioarteko komunitateak onartzen dion bakarra negar egitea da.
Nazioarteko Komunitatea, ez da ez komunitate, eta ez nazio-arteko, zuzenago litzateke inperialismo diplomatikoa deitzea.
  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: