Hasiera > Uncategorized > Nazioarteko komunitatea ala inperialismo diplomatikoa? (II)

Nazioarteko komunitatea ala inperialismo diplomatikoa? (II)

image

GAUR8 astekarirako.

Euskal Herrian aspaldiko harremana dago Sahararekin, bi herri ukatuk elkarri dioten elkartasunak bultzatuta eta baita espainiar eta frantses estatuek bati eta besteari emandako ostikadek barrikada-kide bilakatuta ere.

Gutxitan egiten dugu, ordea, hurbilpen politikoa, gehienetan “laguntza humanitariora” mugatzen gara, baina badugu elkarrengandik zer ikasia, adibidez, gatazkaren konponbidean.

Fronte Polisarioak eta Marokok 1991ko irailaren 6an adostu zuten su etena. Tartean Nazio Batuen Erakundeko misio batek su etena zaindu eta 1992rako autodeterminazio erreferendum bat prestatu behar zuen.

Urteak joan urteak etorri, Marokok kolonizazio prozesuarekin jarraitu du, preso politikoak dauzka, hilketak egin ditu, eta, jakina, autodeterminazio eskubiderik ez da gauzatu.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa munduko 85 herrialdek onartzen dute, Nazio Batuen Erakundetik aitortzen zaio autodeterminazio eskubidea, herrialde boteretsuetan (tartean espainiar eta frantses estatua) onartua da Fronte Polisarioa: beren enbaxadore eta ordezkariek hamaika bilera egin eta ehunka bizkarreko adeitsu jaso dituzte, areago, zenbait politikarik Maroko kritikatu ere kritikatzen dute. Baina negozioak eta etxeko ate nagusia Marokorentzat dira.

Ez dut nik esango herri batek askapen bidean nondik jo behar duen, baina gauza bat argi dut: bere etorkizuna “nazioarteko komunitatearen” esku geratzen denean, inperialismoak erabakitzen du bere ordez, inperialismo diplomatikoak. Eta inperialismo diplomatikoak esaten duena zera da: hemen dauzkazu ogi papurrak eta han egingo dugu argazkia, ez da justua, baina borrokan hasten bazara, ez bata ez bestea.

Zuk ikusi, my friend.

Mailak:Uncategorized
  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: