Hasiera > gora herriak!, hedabideak > Turkia opor leku kirasduna

Turkia opor leku kirasduna

*info7 irratirako egina, entzun nahi izatera:

Ez, ez naiz ari turista txuri txukun hotelean dutxatu berri batek azoka turkiar jendetsu batean usain lezakeen haize bero kirasdun bati buruz. Ez du ematen turista askok opor lekua aldatzen duenik holako kirats baten beldur.

Pasa den astean etb-ko teleberrian ikusi dut Mikel Ayestaran Turkiako azken berriak ematen, eta turismo gune nagusietan ez omen dira asko nabaritu Turkian gertatzen ari diren manifestazio eta matxinadak. Gaitzerdi! Imajinatzen urte osoan lanean eta zure opor egun urrezkoak gozatzen hastean manifestari batzuek izorratzea? Eta gainera turkoak!

Turkiak turismoa baliatu izan du aspaldi zurien dirua poltsikoratu eta baita bere aurpegia zuritzeko ere. Turkia baita laikoa eta musulmana, ekialdetar eta mendebaldetar, zaharra eta berria, delicatessen eta kebab.

Gogoan dut, duela 12 bat urte, Turkiara oporretan ez joateko kanpaina bat egin genuela hainbat talde eta elkartek deituta, batetik ehundik gora preso politiko komunista eta senide batzuk espetxe genoziden kontrako protestan gose greban hil zirelako, eta bestetik herri kurduak Turkiaren aldetik jasaten zuen errepresioa salatzeko.

Turkiak segitzen du herri kurdua basatiki zapaltzen, bere espetxeetan giza eskubideak bortxatzen, Siriako gatazkan muturra sartzen eta odola isuriarazten, NATOn parte hartzen eta egunotan milaka lagun manifestazioetan zauritzen, atxilotzen eta batzuk hiltzen.

Zorionez, manifestariak gune turistiko nagusietara ez dira iritsi. Har dezagun bainu turkiar bat lasai.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: