Hasiera > herrigintza > Barkatu moroak (“Al gilipollas”)

Barkatu moroak (“Al gilipollas”)

GAUR8-k gaur ekarria.

Gure familian, auzoan, herrian… gugan bizi dugun arrazakerian ijito, latinoamerikar, ekialdeko europar eta beltzekin lehian hortxe dauzkagu ‘moroak’, “ni ez naiz arrazista baina” esan eta astakeria bota: “Guri barre eginez bizi dira: bizi diren etxeak geuk uzten dizkiegu merkeago moroak direlako, lanik egin nahi ez eta gure diru laguntzetatik bizi, eta gainera droga, lapurreta eta sexukeria besterik ez dute.

Matxista eta intolerante hutsak dira eta guk gurean onartzen baditugu ere, gu beren herrialdetara joaten bagara, dena beren erara egin behar!”.

Aurrekoan watxap bat bidali zidaten: tolerantziaren izenean eskatzen zuen meskitak egiten utzi behar diegula moroei, baina ondoan gay eta lesbianak elkartzeko taberna bat ipini behar diegula (“Ben Gay” izena ere asmatu zion), soilik txerri okela saltzen duen harategi bat (“Al Jamón”), sexshop bat eta alkohola saltzen duen denda (“Al mogollón”), beraiek beren tolerantzia erakuts dezaten. Kar, kar, kar… Azkenik, eskatzen zuen tolerantziaren alde berbidaltzeko, ados egonez gero.

Ez nuen berbidali, baina bidali zidanari erantzun nion, berari bidali zionari nire erantzuna berbidaltzeko: “Al gilipollas”.

Musulmanak gehiengoa diren herrialdeetan, jakina, arazo homofobikoak daude, herrialde batzuetan zinez larriak. Baina Europara gatozela, gay eta lesbianen kontrako manifestazioak, eraso faxistak, inboluzio legalak, etab. zuri kristau faxisten eskutik datoz nagusiki, nik dakidala. Moroak, gayak, lesbianak, hippyak, antifaxistak, euskaldunak, beltzak, etab. ostia-zaku berean sartzen gaituztenen eskutik, alegia.

Ez da Freud edo psikoanalista eskolatua izan behar asmatzeko gilipollas hori ez dela gaya edo lesbiana, antifaxista edo hippya… Zuri normal bat da, bere lagunei watxap grazioasoak bidaltzen dizkiena.

Eta ni mingain zorrozdun erretxina.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: