Hasiera > Uncategorized > San Fermin minak

San Fermin minak

image

GAUR8 astekarirako.
Badira urte batzuk parrandarik ez dudala egin sanferminetan, sasoi batean urteroko zitara behin edo bitan joaten nintzen. Baina aspaldi etsita nengoen sanferminekin, jada ezin nituen gozatu. Yolanda Barcinak barraka politikoak jartzea eragoztearekin batera, sanferminak -lehendik ere nazioartean aski ezagun zirenak- “mozkorkeria-desfase-bulls” gisa saltzen hasi ziren gero eta gehiago, eta festaren ustel-kiratsa jasanezina egiten zitzaidan.

Ez dut esan nahi lehen ez zenik gertatzen, baina sanferminen degradazioa areagotu zen. Gero eta “giri” eta “bertako” gehiago ikusi ahal zenituen beren biziko mozkor-parranda-bakanal-aren bila edozein moduz, “dena libre” leloari helduta. Eta “dena libre” horretan sartzen da iturri batetik salto egitea, neska bati titiak ikutzea, txapel-saltzaile beltz bati barre egitea eta entzierroa korritzea.

Urtean zehar gris eta kamutsena denak ere, badu aukera neska bati “tia buena” oihukatzeko -beti ere talde handi samar baten babesean eta txuriz eta gorriz uniformatuta-. Hori da “festa” egitea. Eta ikurrinarekin txupinazora sartzea, villavesako entzierroa “korritzea” edo herri mugimendu bateko aldarrikapena egitea festa zapuztea da.

Festa herrikoiek berezkoa izan duten agintariei, elizari eta nagusiari errespetua “pixka bat” galtzea jazarria eta zigortua izan da.

Pena nuen Iruñeako jende jator guztiagatik, baina sanfermin horietara ez nintzen gehiago joango.

Aurten aspaldiko partez usteldutako sanferminen mina, hasi zait min atsegin bihurtzen berriz: jaigune herrikoia, hainbat herri mugimenduren tabernak eta lanketak, villavesako entzierroa, 78ko memoria bizirik…

Ni behintzat ‘arrantzatu’ nauzue berriz. Mila esker artistak!

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: