Hasiera > euskara/euskal kultura > Ume arloteak

Ume arloteak

Uxueko eskola 1963an.

*GAUR8-rako zutabea.

Ez zait gustatzen hezkuntzarako 3 hizkuntzeko eredua. Ustezko hizkuntza-oreka horretan euskara dakusat desorekatuen. Euskaldunok, are euskaltzaleok, galdu dugu hein handi batean euskararen egoerarekiko arrisku sentsazioa, hizkuntza-zapalkuntza sentsazioa, eta horrek  jendarte ia elebidun batean bizi gareneko ustera garamatza.

Logika horren pean, euskara eta gaztelania “bermaturik”, normala da proposatzea “goazen hirugarrenaren bila!”.

20 urteko gazte askok ez dutela euskaraz egiten? Tira! Ez dutela euskaraz irakurtzen? Tira! (ez dutela euskaraz film bat ikusterik, aldizkari espezializatuak irakurtzerik, egunkari, telebista, irrati eskaintza… Tira! Tira!).

Azken aldian, lagun euskaldun -are euskaltzale- batzuekin eskola alternatibo batzuen gainean eztabaidatu dut, euskara noraino bultzatzen den. Pedagogia alternatibo horietan -nik bi ezagutu ditut Gasteiz aldean- garrantzi handia ematen zaie ume bakoitzaren pultsio, erritmo eta apetei. Gauza on gehiago ere baditu: gela eta ekintzen antolaketa, materialak, inguruarekiko harremana… Umearen hazkuntza eta hezkuntzari begira, ama-hizkuntzari ere erreperatzen zaio, ume bakoitzari modu naturalean bere hikuntzan egiten baitzaio, eta hala garatzen dira eskolak: ama-hizkuntza gaztelania duen umeari gaztelaniaz, euskaldunari euskaraz. (Ama-hizkuntza arabiera edo errumaniera duten haurrekin oraindik ez dira hasi).

Espero dut “aditu” ospetsuren batek ez aurkitzea ama-hizkuntzan ez irakasteak traumak, desorekak edo garapen mugatua lekarkeela. Zenbat ume arlote bestela!

Enfin, hobe genuela munduko hiritar izatea.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: