Hasiera > bertsoak > 3 habanera Garoñaren gainera

3 habanera Garoñaren gainera

*bertsook argia aldizkarirako egin nituen duela 3 hilabete-edo. Bihar, Irailaren 21ean, monstruoaren aurka gauden guztiok hitzordu bat daukagu.

40 urte luzetan
mehatxu bat nabarmena,
Gu eta gure ingurua
guztiz suntsi lezakeena,
Ez die axola izateak
kontra jendarte gehiena,
Noiz eman behar digute
Garoñakin su-etena?
Batzutan erretzen denez
suakin jolasten dena,
ez dadin pasa gurean
Fukushiman pasa zena,
‘istripua’ izan aurretik
segurua omen zen dena
‘istripua’ izan ondoren
alperrik da azalpena

Itxita beharko luke
Garoñak dagoeneko,
sekula ireki ez balitz
litzake askoz hobeto,
Espaniar estatua
dago argindarrez lepo
Alde horretatik ere
Garoña ez da beharrezko
lanposturik galtzen bada
bailara horren kalteko
lana sor dadila baina
ez nuklearren menpeko,
eskubiderik ez dute
gu arriskuan jartzeko
Ta are gutxiago soilik
bada batzuk loditzeko.
Galdera normalena da:

zergatik ez duten eten,
erantzuna da: “begira,
eskumena nortzuk duten”
morroi gorbatadun batzuk
orain sartu gero irten,
bulegotik bulegora
alderik ez da ikusten,
gobernu baten dagona
traje garestia janzten,
trajea aldatu ta gero
dago elektrika baten,
Iberdrola edo Endesan
berdin PSOE ta PPn
orain ulertzen dut ondo
zergatik ez duten ixten.

Mailak:bertsoak Etiketak: ,
  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: