Hasiera > gora herriak!, hedabideak > Zer da albiste?

Zer da albiste?

GAUR8rako zutabea.

Gogoan dut behin guztiz ozpindurik kazetari jator batengana kexaka joan nintzela, Euskal Herriaren Lagunek Irlandan eginiko mobilizazio baten berri eman ez zutelako. Kazetari hori jatorra izateaz gain, ona ere bada eta azaldu zidan –enegarrenez– zenbat halako dauzkaten egunean zehar: zenbat prentsaurreko landu gabe, zenbat mobilizazio han-hemenka, zenbat “hau atera behar duzue”… Eta egunkarian, berriz, kazetari gutxitxo, orrialde kopuru eskasa eta ez behar beste baliabide. Barkamena eskatu eta eskerrak eman nizkion, ezinbestean eta gizalegez.

Aurrekoan, ordea, ez nuen konpartitu euskal hedabideek Baskonia-Maccabi saskibaloi partidari eman zioten tratamendua. Ez “Berria”-k, ez “Noticias”-ek, ez “El Correo”-k ez zuten aipatu Maccabiren bisitan protestarik edo berezitasunik egon zenik. GARA-NAIZ-ek lerro batean kitatu zuen kontua.

Maccabik eta zale israeldarrek segurtasun-neurri neurrigabeekin egin zuten egonaldia Gasteizen: Mossadeko kideak nonahi, pabiloira sartzeko inoiz erabiltzen ez diren metal-detektagailu eta checkpoint-ak, poliziaren jarrera oldarkorra… Horren guztiaren parez pare, egun osoko elkarretaratzea egin zen Andrea Maria Zuriaren plazan, eta, partidan zehar ere, pabiloia palestinar banderaz josita egon zen eta pankarta handi batean «Sionismoa akatu» irakur zitekeen saskiaren atze-atzean, denen begi bistan.

Ulertzen dut kirol sailean “politika” sartzea kostatzen dela, baina partida hori ez zen besteak bezalakoa izan, ez zen normala izan; pabiloira sartu zen edonork berrets lezake. Sionismoaren marketin kanpainaren parte da, Israel edozein arlotan “normal” agertzea. Kasu honetan kazetarien lanak eman zuen gertatu ez zen normaltasun faltsuaren itxura.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: